Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu Global Training beketara

2014.eko martxoak 25

Atzerrian praktikak egiteko Global Training beken deialdia onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu 370 gazterentzako. Hala, aurreko urteko finantzaketari eutsi dio, Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak hedabideei azaldu dienez. Bekadunek 1.125 euroko laguntza jasoko dute hilero, gastuak finantzatzeko.



Bekak unibertsitateko eta goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzako dira. Horiek, bada, praktikak egin ahal izango dituzte 6 hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan. Global Training programaren helburua nazioartekotzeari lotutako trebakuntza laguntzea da, kanpoko lehiakortasuna hobetzeko. Hori horrela, gazte horien lan-munduratzea laguntzen da. Hain zuzen ere, Erkorekak zehaztu duenez, iazko parte-hartzaileen % 26,8k lan-eskaintzaren bat jaso du.

Gobernu Kontseiluak defizit-mugaren egoera baloratu du, eta ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak Europako erakundeek markatutako muga «bete» duela. Euskadik % 1,08ko defizita du gaur egun, edo, beste era batera esanda, 680 milioi eurokoa. «Behin-behineko» zifra bat da, Ogasun Ministerioak berrikusi behar baitu. Nolanahi ere, ziurtatu duenez, «Euskadi defizitaren bidean da», Jaurlaritzak «gizarte-zerbitzuei eusteko, ekonomia suspertzeko estimulu-neurriak garatzeko, eta gastu publikoa zorroztasun handienarekin kontrolatzeko» egin duen «ahalegin handiaren» ondorio.

Datorren martxoaren 27an, ostegunean, Autogobernuari buruzko Batzorde Txostengilea eratuko da Eusko Legebiltzarrean. Erkoreka bozeramaileak positibotzat jo du batzorde txostengilea Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin eratu izana. Erkorekak eskatu du horiek «unearen garrantziaz kontziente izatea» eta «epe luzeko ikuspegiarekin» jardutea. Bozeramaileak esan duenez, aldeen artean egon daitezkeen ezberdintasunak «ez dira akordioak lortzeko oztopo gaindiezinak».

Beste gai batzuetara etorrita, Gobernu Kontseiluak ikuskizun publikoak egiteko erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen 1998ko Dekretuaren eguneraketa onartu du. Gainera, Euskadiko artisau-elikagaigintzaren ekoizpenari buruzko dekretu bat onartu du. «Euskal Artisau Elikagaigintza - Artesanía Alimentaria Vasca» kalitate-bereizgarria sortu da, hots, bere produktuak merkaturatzeko tresna bat.


 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.03.25)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2014.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco destinará 3,2 millones de euros para las #becas Global Training. Vía http://t.co/sSzfsSXA4u http://t.co/OAx3AulIg3

  • 2014.eko martxoak 26

    Me gusta la inicietiva del Gobierno Vasco.
    Una propuesta: por qué no utilizar las Euskal Etxeas que están por todo el planeta como centro de coordinacón y apoyo a estos becarios para su mejor y rápida inserción en las empresas y las culturas a donde irán a formarse.
    Un saludo desde Santo Domingo, José Carlos Olaizola

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)