
Eusko Jaurlaritzak doluminak adierazi nahi ditu Adolfo Suárezen heriotza dela eta
Eusko Jaurlaritzak doluminak adierazi nahi ditu Adolfo Suárez Espainiako Gobernu presidente ohiaren heriotza dela eta. Era berean, bere senide eta lagunei ere atsekabea adierazi nahi die.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak aitortu nahi dute Estatuko gobernu buru izandako urte zail haietan Adolfo Suárezek ezberdinen arteko akordioa lortzeko erakutsi zuen lidergoa. Elkarrizketan, aniztasun politikoarekiko errespetuan, eta Estatuaren nazio aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako akordioak berauek.
Trantsizio garaiko lehen urte haietako lanari esker sortu ziren Gernikako Autonomia Estatutua, Eskubide Historikoen aitortza juridikoa eta Kontzertu Ekonomikoa, Euskal Autogobernuaren zutabeak hauek. Goian Bego.
-
2014-03-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco expresa sus condolencias ante el fallecimiento de Adolfo Suárez. http://t.co/4W2v9PR5Ta