Berriak

Juan “Tito” Gaillour zendu da, Euzko Argentinar Bazkun Alkatasunaren (FEVA) lehendakari ohia eta Euskal Etxeen instituzionalizazioaren bultzatzaile nagusienetarikoa

2014-03-21

Eusko Jaurlaritzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren, Asier Vallejo, eta Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren bitartez, Sara Pagola, dolumin bizienak ematen dizkie Juan “Tito” Gaillourren senide eta lagunei, baita lehendakaria izan zen erakundeei ere, Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna (FEVA), 1988 eta 1994 artean, eta Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea, 1975 eta 1994 artean. Eusko Jaurlaritzak abertzale honek egindako ekarpen garrantzitsua eskertzen du Euskal Etxe berriak sortzeko eta Euskal Etxeei zuzenduriko programa ezberdinen sustapenean, hauetariko batzuk oraindik indarrean darraitenak FEVAren eskutik.

Gaillour oinarrizko pertsona bat izan zen 1989an Bahia Blancan ospatu zen Euskal Zentruen Munduko Lehen Biltzarrean, FEVAko lehendakaria zenean, eta orain dela 25 urte, gaztea zen Eusko Jaurlaritzarekin harremanen instituzionalizazioan. Bultzada hau ezinbestekoa izan zen 8/1994 Legea gauzatzeko, kanpoko euskal gizatalde eta euskal etxeekiko harremanetarakoa; araudiak hurrengo maiatzaren 27an hogei urte beteko ditu. Iparraldeko arbasoekin, hasieran izandako lan apalen ondoren, Gaillour enpresari garrantzitsu bilakatu zen soro eta gasolindegien esparruan.

 

Eskerrik asko, “Tito”, Goian Bego.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko