Berriak Osasuna
Eu

Zigarreta elektronikoaren erabilera gurean arautu eta mugatzeko agindua argitaratu du gaur EAHH-k

2014.eko martxoak 21

OME-REN gomendioen ildotik

Osasun-zentro eta establezimenduetan, ikastetxeetan, Administrazio-bulegoetan eta garraio publikoetan erabili ez dadin neurriak dakartza, tabakoaren aurkako legedia erreferentziatzat hartuta 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zigarreta elektronikoaren erabilera hemendik aurrera arautu eta mugatuko duen agindua eman du gaur argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA). Ez langile publikoek, ez herritarrek osasun-zentro eta establezimenduetan, ikastetxeetan eta EAEko Administrazio Orokorraren egoitzetan, garraio publikoak barne, halakorik ez erabiltzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela dio aginduak.

Era berean, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei jarraituaz, eta zigarreta elektronikoa produktu seguru, eraginkor eta kalitatezkoa dela frogatzen ez den bitartean, bere erabilera arautzeko tabakoarena hartzen du erreferentziatzat orain Osasun Publiko eta Menpekotasunetako Zuzendaritzak garatuko duen agindu honek.

 Halaber, gomendioa egiten die aginduak EAEko gainerako Administrazio Publikoei, zeinek bere esparruan ere antzeko neurriak har ditzan.

 Aginduaren justifikazio-atalean –zeinak zuhurtasun-printzipioa eta eredugarritasuna aipatzen baititu– gogorarazten denez, ezen produktuaren publizitateak tabakoaren ordezko gisa eta hura erretzeari uzteko artikulu lagungarri gisa aurkeztuagatik ere, oraindik orain ez da frogatu zeregin horretan eraginkorra denik, ez eta kalterik eragiten ez duela ere, ez baitago zuzeneko erabiltzaileen zein inguruan diren zeharkako erabiltzaileen osasunaren gaineko eraginari buruzko ebidentzia zientifikorik.

Izan ere, gailuaren segurtasuna, eraginkortasuna eta izan litezkeen bestelako ondorioak zein diren argituko bada, ikerketa eta azterketa gehiago egin behar dira eta oraingoz ez da zeharo baztergarria zigarreta elektronikoak toki publikoetan erabiltzeak kolokan jartzea tabakoaren kontsumoa arautu zenetik lortu den normalizazioa.

 

Osasunaren Mundu Erakundeak halakorik ez erabiltzeko gomendioa zabaldu zuen 2013ko uztailean, «harik eta ondo argitzen den arte produktu segurua, eraginkorra eta kalterik gabea den, betiere erakunde arautzaile nazional eskudunak ziurtatuta».

 

Bestalde, Europako Parlamentuak proposamen bat egin zuen 2013ko urriaren 8an, halako produktuak katalogatu aurretik horiek ebaluatuko dituzten azterketak egin daitezela eskatzeko, eta uste da aurten bertan onartuko dela horri dagokion Zuzentaraua, estatuek zeinek bere antolamendu juridikora eramatean errespetatu beharreko printzipio eta neurri orokorrak xedatuko dituen testu estandarra, hain zuzen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCTolosa
    2014.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi El BOPV publica orden del Dpto. Salud para regular y restringir uso del cigarrillo electronico http://t.co/aLeFU7L4SE ►@Irekia_News