Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Uraren Mundu Mailako eguna Ospatzen du

2014.eko martxoak 21
  • Hainbat ekintza ezberdin adin guztietako publikoarentzako
  •  Aurtengo ospakizunerako aukeratutako leloa: “Ura eta Energia”

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa denak, asteburu honetan, martxoaren 22 eta 23an, Uraren Mundu Mailako Eguna ospatuko du. Aurtengoan ospakizunerako aukeratutako leloa: “Ura eta Energia” izan da eta bi helburu zehatz ditu:  Gizartearen artean,uraren eta energiaren arteko loturen kontzientzia goraipatzea eta Energiaren sektoreko eta ur domeinuko arduradunek duten ikuspegi eta konponbide integratua bideratzeak, ur eta energia gaietan inpaktu ekonomiko eta sozial handiagoa lortuko duela frogatzea.

 Uraren Mundu Mailako Eguna urtero martxoaren 22an ospatzen da eta aurten, 2014an, “Ura eta Energia”an jarriko duelarik arreta. Ura eta energia eztuki loturik daude. Horrela, esparru batetan hartzen diren erabaki eta neurriek, bestearekiko eragina izan dezakete, positibo edo negatiboki. Ur eta energiak inpaktu zuzenak dituzte pobreziaren murrizketan: ur-iturriak eskuragarri izatea, saneamendua, elektrizitatea eta energia. Inpaktu ez-zuzenak aipatzerakoan, ur eta uraren horniduran debekuak jarrita garapen ekonomikoan eragingo luke; neurri handi batetan pobrezia murrizteko azken esperoa.

 Horrela ba, larunbaterako, martxoak 22, ondorengo ekintzak antolatu dira:

 

10:30-12:30. El Pobaleko burdinola: "Makina" hidraulikoa industriaren esku. El Pobaleko burdinolara bisita gidatua. Topagunea, El Pobal burdinolako aparkalekua (Muskiz). Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 3€/pertsonako. Tarifa murriztua (12 urtetik beherakoak): Doan.

10:30-13:30. Zetazeoak 10etan_Hastapenak. Hitzaldia Enrike Francoren esku, AMBAR Elkarteko lehendakariordea, eta irteerak kotxez Matxitxako lurmuturrera ugaztun hauen behaketarako. 12 urtetik aurrera. Tarifa: 5€/pertsonako.

 12:00-13:00. Jolastera: Ez galdu urik! Ura ez galtzeko umeentzako-jolasa. 6 eta 12 urte bitartean. Tarifa: Doan.

  17:00-18:30. Ur-suziri tailerra. Ur-suziriak egiteko tailer familiarra, berrerabilitako plastikozko botilak erabiliz. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da 1,5 edo 2 litrotako 2 plastikozko botila ekartzea. 6 urtetik aurrera edo pertsona nagusi baten laguntzaz. Tarifa: 2€/pertsonako.

17:30-18:30. Ozolloko marea-errota. Urak, marea-errotetan duen funtzioa azaltzeko bisita gidatua. Topagunea: Arteagako Gazteluaren aparkalekuan. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: Doan.

 Iganderako, martxoak 23, ordea ondorengo ekintzak antolatu dira:

 

10:00-12:00h / 12:00-14:00 h. / 16:00-18:00 Irteera Euskal Herria itsasontzian Bilboko itsasadarretik AZTI-Tecnalia eta Bilbao Bizkaiako Ur Partzuergoarekin elkarlanean. Javier Francok gidatua (AZTI-Tecnaliako itsas-ikerketa saila). Topagunea: Bilboko Udaletxe aurrean. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: Doan.

11:00-12:00. Ura aztertzen. Ur-lagin ezberdinekin esperimentazioa Eusko Jaurlaritzako Aztertu Programarekin elkarlanean. 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doan..

12:00-14:00. Padura eta hondartza garbiketa: "Lurrera doana itsasora doa". Ingurumen partehartze ekintza San Kristobalgo padura eta hareatzen garbiketarako (Busturia), Surfrider Foundationekin elkarlanean. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: Doan.

17:00-18:30. Ur-errota tailerra. Urak, energia-iturri bezala duen garrantzia eta ur-errota bat egiteko tailerra Mad Scienceren esku. 8 urtetik aurrera edo pertsona nagusi baten laguntzaz. Tarifa: 2€/pertsonako.

 

Ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 946870402 telefonora deituz edo info@torremadariaga.org helbidera idatziz.

Ekintza hauez gain, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak “Ura eta Energia” izenburupean, argazki lehiaketa bat jarri du martxan; eta ura eta energiarekin zerikusia duten liburuez osatutako informazioa puntua eta “Uraren zikloa, bizi-zikloa” Unesco-ren erakusketa ere ikusgai izango ditu asteburu guztian zehar.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez

Informazio gehiagorako:Roque Pérez-Agote. Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317

e-mail: roque.perezagote@torremadariaga.org

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @programassusper
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Biodiversidad de Euskadi celebra este fin de semana el día Mundial del Agua en Urdaibai. http://t.co/kSkVBcN996