Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Hirien Birgaitze, Biziberritze eta Berrikuntzari buruzko Legea hitzartu dute

2014.eko martxoak 30

• Eusko Jaurlaritzak inkonstituzionaltasun helegitea erretiratuko du, artikulu batzuetan Euskadiri dagozkion lurralde-antolaketa, hirigintza eta etxebizitza arloetako eskumenak errespetatzen dituzten interpretazioak hitzartu ondoren.
• Konstituzio Auzitegiari sinatutako hitzarmenaren berri emango diote eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Espainiako Ogasun eta Herri Administrazioetako ministro Cristobal Montorok Hirien Birgaitze, Biziberritze eta Berrikuntzari buruzko 8/2013 Legearen, ekainaren 26koaren aurkako inkonstituzionaltasun-helegitea ez aurkeztea ekarriko duen hitzarmen bat sinatu dute.

«Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen» barruan sei hilabetez negoziatzen jardun ondoren iritsi da ituna, eta Konstituzio Auzitegiari jakinarazteaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 4. artikuluaren inguruan hitzartu duten interpretazioaren arabera, eraikinen inguruko Estatuko ebaluazio-txostenak ez du autonomiako txosten teknikoa ordezkatuko; aitzitik, ebaluazio berberen kasuan, Euskadikoa exijituko da, hau da, Euskadiko legeak zehazten duena.

Beste alde batetik, 7., 8., 10.1, 10.3 eta 10.4 artikuluetarako hitzartu den interpretazioan espresuki jaso denez, Euskadin hiri-antolaketa arloan indarrean dagoen araudia ezin da aldatu. Beraz, hondatze edo narriadura kasuetan, hirien birgaitze, biziberritze eta berrikuntzaren inguruko jarduerek Euskadiko hiri-antolaketarako tresnak errespetatu beharko dituzte.

Gainera, hitzarmenean garbi utzi dutenez, Espainiako lege honetako 11. artikuluak exijitzen duen bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena higiezinen jabeei bakarrik dagokie, eta ez du batere zerikusirik hirigintza arloko eraldaketek herri-ogasunean daukaten eraginari buruzko txostenarekin. Euskadin, horren gaineko eskumena Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean jasota dago.

Azkenik, bi gobernuek lege honetako 12. artikuluari lotuta adostu dutenez, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak gauzatzeko teknika Euskadiko hirigintza arloko legediaren arabera aplikatuko da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agmestudio
    2014.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    Los Gobiernos vasco y español acuerdan la Ley de Rehabilitación, Regeneración y Renovación Urbanas http://t.co/L0FDWZaO7f

  • @JGorbena
    2014.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Los Gobiernos #vasco y #español acuerdan la Ley de Rehabilitación, Regeneración y Renovación Urbanas. http://t.co/1lbngsqbyn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)