Berriak Segurtasuna
Eu

Sarbide-probetarako 1.627 hautagai onartu dituzte bitarteko udaltzainen lan-poltsarako

2014.eko martxoak 21

Lehendabiziko proba martxoaren 29an izango da, BECen 

Guztira 1.627 hautagai onartu dituzte bitarteko udaltzainen lan-poltsan sartzeko probetarako. Esandako lan-poltsa Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak deitu du. Lehen udaltzainen partida udan prest egongo da, indartzea behar duten udaletarako.

Prozesuan parte hartzeko onartu dituzten hautagaiak 1.627 izango dira azkenean, hautaketa-prozesuko eskaeretan izandako akatsak zuzendu ostean. Guztira 169 lagun baztertu dituzte, eskakizunak behar bezala ez egiaztatzeagatik.

Onartutako hautagaien artean, % 81 gizonak dira eta % 19 emakumeak. Jatorriari begiratuta, gehien bizkaitarrak (% 60), ondoren gipuzkoarrak (% 20), arabarrak (% 14) eta besteak (% 6).

Lehendabiziko probak

Epaimahaiak adostu du onartuak deitzea (arkauteakademia.net) lehendabiziko bi probak egiteko (ezagutza teknikoak eta azterketa psikoteknikoa eta pertsonalitateari dagokiona). Proba BECen izango da, Barakaldon, 2014ko martxoaren 29an, larunbata, 08:15ean.

Proiektuan 32 udalerrik parte hartuko dute

Gaur egun, 32 euskal udalerrik egin dute hitzarmenean parte hartzeko eskaera, lan-poltsa sortzeko. Horietatik hamaikak ia sinatu dute  (Bakio, Balmaseda, Getxo, Gorliz, Elorrio, Irun, Legazpi, Markina, Mungia, Plentzia eta Zalla).

Beste 21 udalerrik egin dituzte izapideak, eta hitzarmena sinatzeko zain daude. Aurreikusitakoaren arabera, beste bost udalerri ere batuko dira zerrenda horretan Aste Santua baino lehen.

Datorren udarako beharrei erantzuteko

Oraindik ere euskal udalerriek uda-partean izango dituzten udaltzainen beharrak eta lan-karga zehazteko garaiz den arren, aurreikusten da trebakuntza-ikastaroan parte hartzen duten lehendabiziko 40 agenteek behar horiek beteko dituztela. Udaltzain horiek udalen esku egongo dira ekainaren 2rako. Beharrezkoa izango balitz, Arkauteko Akademiak bigarren talde bat ere trebatuko luke beste 40 udaltzainekin, sor litezkeen eskaerei erantzun ahal izateko. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Treinta y dos municipios participan ya en el proyecto de bolsa de policías locales interinos
    La primera prueba... http://t.co/jL0aU3MWa7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)