Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak atsekabea adierazi nahi du Iñaki Azkuna alkatearen heriotza dela eta, eta Euskadirekiko eta Bilborekiko izan duen konpromisoa azpimarratu nahi ditu

2014-03-20

Eusko Jaurlaritzak bere atsekaberik sakonena adierazi nahi du Bilboko alkate Iñaki Azkuna Urretaren heriotzaren aurrean, eta bere senide eta lagunei dolumina adierazi nahi die. Eusko Jaurlaritzak bat egiten du, une honetan Bilboko Hiribilduak bizi duen tristurarekin.
 
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak aitortu eta eskertu egin nahi du Iñaki Azkunak, 1982tik bere ibilbidean izan dituen hainbat ardura instituzionaletan,  Euskadiri eskainitako lana. Eusko Jaurlaritzako Ospitaleen zuzendaria (1982-1983); Osakidetzako zuzendari nagusia (1983-1987); Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako sailburu-idazkaria (1989-1991); Osasun sailburua (1991-1999); eta Bilboko alkatea (1999-2014).
 
Euskadiko demokraziaren lehenengo urte haietatik hasita, langile nekaezina izan da euskal gizarteak egun osasun zerbitzu propioa, publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dezan; Bilbo eraldatu eta hiri moderno eta abanguardista izan dadin; eta Euskadik aurrerapena eta ongizatea lor ditzan.
 
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du, gaixoaldian ere, Iñaki Azkunak bere ardura instituzionalarekiko eta bilbotarrekiko erakutsi duen konpromisoa.
 
Agur eta ohore, Alkate Jauna.

2 iruzkin
  • 2014-03-24

    Alcalde;
    te vas y dejas pendiente el atropello Institucional cometido en el muro del Puente de La Salve..
    desde que llegaste en 1999 hemos peleado para hacerte entender lo excepcional del muro ekhum;
    no quisiste entenderlo y te equivocabas..

    se queda Ibon Areso para que defender los intereses del Ayuntamiento.
    esperemos tener buen entendimiento con él..
    te vamos a echar en falta en nuestra pelea,
    agur Alcalde..!

    Campaña CHANGE.org
    http://t.co/yeRnwqZo8x

  • @diegigiron
    2014-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco expresa su más sentido pesar ante el fallecimiento del alcalde Iñaki Azkuna, a quien… http://t.co

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko