Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Amaia Barredok baso-masen eginkizuna nabarmendu du klima-aldaketa arintzeko tresna modura

2014.eko martxoak 20

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen zuzendaria, Bilboko hiriari emandako «European Forest City 2004» sarian

Baso-masek berotegi-efektuko gasen CO2 xurgatzean duten eginkizun garrantzitsua nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredok Bilboko Udalari «European Forest City 2014» saria emateko ekitaldian. EFI Europako Baso Erakundeak ematen du sari hori.

 Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen zuzendariak hitzaldian nabarmendu duenez, «klima-aldaketaren aurkako estrategia globalak karbono-hustulekuak gehitu behar ditu berotegi efektuko gasen igorpenak konpentsatzeko. Baso-masek egiten dituzte xurgatze gehienak, eta bestelako ingurumen-onura batzuk ere badituzte».

 Amaia Barredok sari hori Bilbori ematea eskertu dio Europako Baso Erakundeari; izan ere, «Europako biztanle-dentsitate handienetako bat edukita garapen jasangarriaren aldeko lan handia egiten ari da». Halaber, Bilboko Udala zoriondu du «jasangarritasuneko politika bikainagatik eta Euskadin administrazio eredugarria delako, ingurumen-politiketan aitzindaria baita».

 Bilboko Udalaren alkateorde eta Lurralde Politiken koordinatzaile José Luis Sabasek jaso du saria Europako Baso Erakundeko Risto Pälvinen presidentearen eskutik. Ekitaldi horretan Nekazaritzako Foru Diputatu Irene Pardok eta Neiker-Tecnaliako zuzendari Josu Ezkurdiak ere hartu dute parte.

 Euskadik ingurumen arloan duen posizioaren balorazio positiboa egin du Amaia Barredok, «Europar Batasunaren helburuekin bat egin baitu bere garapenaren jasangarritasuna hobetzeko eta ardurapean dituen BEGen isuriak murrizteko». «Gaur egun eragile zientifiko eta teknologiko publiko eta pribatu guztiekin eta administrazioekin lan egiten ari gara klima-aldaketa arintzeko eta hara egokitzeko nazioarteko helburuak erdiesteko», azaldu du zuzendariak.

 Herritarren zein erabakiak hartzeaz arduratzen direnen artean Europako basoen kudeaketaren eta jasangarritasunaren gaineko kontzientzia handitzea du helburutzat Europako Baso Erakundeak eta, era horretan, horien moldakortasuna, garrantzia eta eragin soziala sustatzea. Profesional zein herritarrentzat Bilbok aurtengo programan basoekin lotutako jarduerak izan ditzan espero da sari honen bitartez, eta inspirazio-iturri izatea Europako beste metropoli batzuentzat.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AIDAmbiental
    2014.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Amaia Barredo destaca el papel de las masas #forestales como herramienta para mitigar el cambio climático vía @irekia http://t.co/sX9OUAcRtN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)