Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Liburutegiak app, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikor berria

2014.eko martxoak 20

iOS eta Android sistema eragilea duten gailuetarako eskuragarri dago

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Liburutegi zerbitzuaren bidez, Liburutegiak app aplikazio berria erabiltzaileentzat eskuragarri ipini du, iOS nahiz Android smartphone eta tabletetarako. Tresna berria doanekoa eta publikoa da, eta helburu nagusia du, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegietatik kudeatzen diren jarduera, informazio eta edukietarako sarbidea erabiltzaileei erraztea.

Aplikazio berria liburutegien eta hauen erabiltzaileen arteko komunikazio kanal berria da, orain artekoen osagarria, eta bere erabileraren bidez, erabiltzaileekiko komunikazioa, inpaktua, elkartrukea eta fidelizazioa bilatzen ditu. Izan ere, aplikazio mugikorrak erabiltzaileen beharrei berehalako erantzuna eta modu pertsonalizatuagoan emateko gai baitira. Liburutegiak aplikazioak, erabiltzaileekiko feedback-a eta horien arteko interakzioa lortu nahi ditu. Liburutegi zerbitzuak euren erabiltzaile errealen nahiz potentzialen errealitatera eta ingurunera egokitzea esan nahi du tresna berri honek.

 

Aplikazio berriak, honako funtzionalitate hauek jartzen dizkio erabiltzaileari eskura:

Berriak eta jarduerak:Sareko liburutegiek argitaratutako azkenengo 10 berrien zerrenda eskaintzen du. Honetaz gain, liburutegietan aurreikusita dauden ekintzak geolokalizatu eta hiru mailatan segmentatuta erakusten ditu: norberaren liburutegikoak, inguruetako liburutegietakoak eta liburutegi guztietakoak. Erabiltzaileak bere gustuko jardueratan izena eman ahal izango du, eta bere egutegira ekarri.

• Katalogoaren kontsulta:EIPS-eko katalogo kolektiboan dauden dokumentuen bilaketa egiteko aukera ematen, hauen eskuragarritasuna eta kokapen fisikoa ere zehaztuz. Bilaketarako filtroetan Titulua, Egilea eta Hitz gakoa erabil daitezke.

• Liburutegien mapa:EIPS-eko liburutegien geolokalizazio eskaintzen du, bai mapa gainean edo bai zerrendan, erabiltzailearekiko hurbiltasunaren arabera ordenatuta. Honek, liburutegi guztietako fitxetan sartzeko aukera eskaintzen du. Bertan, harremanetarako datuak, ohiko ordutegiak eta ordutegi bereziak eta liburutegietako blog edo/eta web orrirako sarbide zuzena aurki daitezke eta check-in-a egiteko, bozkatzeko, iruzkinak egiteko eta informazioa partekatzeko aukera dago.

• Bilduma egunean:aukeratutako azken erosketen deskribapena iruzkin profesional batekin. Honekin batera, liburutegi guztietan gehien mailegatutako dokumentuen rankinga kontsultatzeko aukera eskaintzen da, “Haurrak” eta “Helduak” kategoriatan, eta hiru tipologiatan zatiturik: irakurrienak, ikusienak eta entzunenak.

• Blogak sarean:sarbide zuzena EIPS-eko liburutegiek aktibo dituzten blogetara, mapan geolokalizaturik daudenak edota erabiltzailearen hurbiltasunaren arabera ordenatutako zerrenda baten bidez eskuragarri daudenak.

• Bideoen kanala:EIPS-ren Youtube kanal tematikora sarbide zuzena. Honetan, liburutegietan sortutako prestakuntza pilulak eta pilula informatiboak aurkitzen dira, tutoretza bideoak eta gida laburrak ere bai.

• Erabiltzaile profila:erabiltzaile bakoitzak bere datuak biltzen dituen panel pribatua kontsultatu ahal izango du: ospe maila, aplikazioan izandako elkarrekintzarekin pilatutako estatistikak, besteak beste. Gainera, erreferentziako liburutegia edota liburutegi gustukoena hautatu eta hasitako sesioa ixteko aukera izango da.

 

Liburutegiak aplikazioak, erabiltzaileen arteko interakzio soziala sustatu nahi du. Horrela, izena eman ondoren, erabiltzaileek balorazioak egin ahal izango dituzte, edukiak partekatu sare sozialen bidez, eta gainerako erabiltzaileekin iruzkindun horma sozialak osatu. Bere jardunari eta parte hartzeari esker, nortasun digitalari lotutako ospea sortuz doa erabiltzailea: iruzkin eta balorazioak egiten dituenean, liburutegietan check-in egiten duenean, etab, puntuak lortzen baititu.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea 230 udal liburutegik eta 500.000 erabiltzaile baino gehiagok osatzen dute. 2013an, ia 2 milioi mailegu egin zituzten sareko liburutegiek, euren funtsetan gordetzen diren 4 milioi liburu baino gehiago eta 660.000 tituluen artetik.

Aplikazioa eskuragarri dago dagoeneko iOS (App Store-n) eta Android (google play-n) gailu mugikorretarako.

 

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 20an

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bixerdo
    2014.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ICA_BCN: Presentación en los medios de la app Liburutegiak realiizada por nuestos compañeros de @icaliasolutions #biblioapps http://t.c

  • @yabolb
    2014.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @ICA_BCN: Presentación en los medios de la app Liburutegiak realiizada por nuestos compañeros de @icaliasolutions #biblioapps http://t.c

  • @icaliasolutions
    2014.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @ICA_BCN: Presentación en los medios de la app Liburutegiak realiizada por nuestos compañeros de @icaliasolutions #biblioapps http://t.c

  • @ICA_BCN
    2014.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Presentación en los medios de la app Liburutegiak realiizada por nuestos compañeros de @icaliasolutions #biblioapps http://t.co/lb1pbdsIcp

  • @RakelUrigoitia
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Liburutegiak app, nueva aplicación móvil de la Red de Lectura Pública de Euskadi. http://t.co/M09Pc8LxHN

  • @mmarinta
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Liburutegiak app, nueva aplicación móvil de la Red de Lectura Pública de Euskadi. http://t.co/M09Pc8LxHN

  • @kzsoraluze
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Liburutegiak app, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikor berria. http://t.co/PRJy9qJIkx

  • @KZguneaTIC
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Liburutegiak app, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikor berria. http://t.co/PRJy9qJIkx

Komunikabideek behera kargatzeko