Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikasleak FTC robotikako Europako txapelketan lehiatuko dira Holandan, tituluari eusteko asmoz

2014.eko martxoak 20
  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoko taldea da Europako txapelketan parte hartuko duen Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra. Bertan, Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia eta Errumaniako 40 talderekin lehiatuko da
  • Europako finala martxoaren 29an egingo da Eindhoven-en (Holandan)
  • Robotek taldeak joan zen urtean irabazi zuen Europako txapelketa, eta, horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen
  • First Tech Challenge (FTC). Robotikako nazioarteko lehiaketa  da, 18 eta 23 urte bitarteko ikasleei zuzendua. Parte-hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako 11 ikaslek osatzen dute Robotek taldea, 4 tutorerekin batera. Talde horrek First Tech Challenge robotikako nazioarteko lehiaketan hartuko du parte datorren martxoaren 29an, Eindhoven-en (Holandan). Taldean honako titulu hauetako heziketa zikloetako ikasleak daude: fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala, eta sistema elektrotekniko eta automatizatuak. Gainera, Euskaditik joango den talde bakarra izango da. Parte-hartzaileen artean, estatuko eskualde batzuetako eta beste herrialde batzuetako, hala nola Holandako, Errusiako eta Alemaniako, taldeak daude. Robotek taldea da egungo txapelduna, aurreko urtean Europako txapelketa irabazi baitzuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen. Horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen. Aurten ere, lehenengo bi taldeak –azken fasean beste talde batekin bat egin behar izaten baitute– Saint Louiseko (Misuri, AEB) finalerako sailkatuko dira. Hori apirilaren 23tik 26ra bitartean egingo da.

First Lego League (FLL) txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge (FTC). Robotikako nazioarteko lehiaketa hori 18 eta 23 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta 50 herrialdek eta 2.300 taldek baino gehiagok hartzen dute parte. Parte-hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta. Besteak beste honako balio hauek sustatzea da txapelketaren helburua: ekimena, sormena eta laguntasuna.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren taldea honako hauek babesten dute: Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragon Taldea; eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordetzaren lankidetza izan du.

 

Arrasaten, 2014ko martxoaren 20an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)