Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bilbo, Europako 2014ko Baso Hiria

2014.eko martxoak 20

Europako Basogintza Institutuak Bilbori eman dio saria hiri inguruko berdeguneak garatu eta integratzeagatik. Izendapenarekin hiriko erdialdetik hain hurbil dagoen baso ingurunea zaintzeko ahalegina saritu nahi dute, Europako beste metropoli batzuentzat inspirazio iturri izan dadin.

Bilbok titulu hau jaso du gaur Europako Baso Institutuaren eskutik: Europako 2014ko Baso Hiria. Ekitaldian Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaria eta Josu Ezkurdia, NEIKER-Tecnaliako Gerentea izan dira.

Europako Basogintza Institutuak (EFI) eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzaren mende dagoen erakunde publiko eta bazkide laguntzailea den NEIKER-Tecnaliak antolatu dute aipatu sariaren banaketa, basoen nazioarteko egunaren bezperan, Bilbo hiriak basoak eta berdeguneak hiri egitura eta jardueretan integratzearen alde egindako lana aitortzeko helburuarekin.

Bilbotar hiria erakundeak 2014an egingo duen Urteko Konferentziaren egoitza izango da.

 

Europako Baso Institutua (EFI) Europako hainbat estatuk osatutako nazioarteko erakunde bat da, eta basoen kudeaketa eta iraunkortasunari lotutako ikerketak egin eta politikak babesten ditu.

Europako gizarte urbanizatuetan, basoek lehengai, ongizate, osasun eta beste hainbat onura sozial lortzen jokatzen duten rola ahazturik geratzen da, eta, horregatik, Europako Baso Institutuak kontzientzia handitu nahi du jendearen eta erabakiak hartzeko arduradunen artean, Europako basoen inguruko kudeaketa eta iraunkortasunari dagokionez, basoen moldagarritasuna, garrantzia eta eragin soziala sustatzeko.

Horrenbestez, 2014tik aurrera, Europako Baso Institutuak ‘Europe Forest City’ titulua emango dio EFIren urteko konferentzia hartzen duen hiriari, eta aurten Bilbon egingo da hain zuzen.

EFIk Europako basoen inguruko kontzientzia handitzeko jatorrizko helburua betetzeko, espero da hiriak urteko programaren baitan hainbat ekintza hartuko dituela, profesionalei zein publiko orokorrari zuzenduta.

Azken urteetan Udaleko Obra eta Zerbitzuen Arloak lan handia egin du bertako berdeguneak hobetzeko, zabaltzeko eta herritarrei hurbiltzeko. Europako Baso Institutuak, bere saria esleitzeko, hiri inguruko basoak eta landaketak hiriaren sarean integratzeko jarduera hartu du kontuan, eta baloratu du Bilbon eta bere ingurunean eredu trinko bat garatu dela, hurbileko espazio naturaletarako zabalkundea kontrolatuz, eta horren ondorioz hiriaren inguruan balio handiko baso masak babestu ahal izan direla.

Gaur Jose Luis Sabas zinegotziak jaso duen izendapenarekin, hiriko erdialdetik hain hurbil dagoen baso ingurunea zaintzeko ahalegina Europako beste metropoli batzuentzat inspirazio iturri izan dadin nahi dute.

Bilboko berdeguneen aurrekariak eta bilakaera:

Bilboko historiak oso lotura handia dauka bere mendiekin, bereziki hurbilen dagoen eta enblematikoena den Pagasarrirekin, bertako mendi gorena izanik. Historian zehar elikagai, zur, ikatz, harri eta burdin iturria izan da. Pagasarriko basoetako egurra mende askotan erabili izan da landare ikatza egiteko, etxebizitzak eraikitzeko eta ontziak egiteko. XV. eta XVI. mendeetan, industria siderurgikoaren eta ontzigintzaren zabalkundearekin, egurraren kontsumoa hainbeste areagotu zen, haritz, pago, lizar eta arte basoak soildu egin ziren.

XVIII. eta XIX. mendeetan, haritza eta gaztainaren gaixotasunak zirela eta, eta garaiko gerrak zirela eta, arbolak masiboki ebaki ziren errotik, eta, ondorioz, XIX. mendearen amaieran, Pagasarriren itxura atsekabegarria zen, bertako magaletan ia basorik ez baitzegoen.

XX. mendean hartu zen natur ingurunea leheneratzeko beharraren kontzientzia eta, horrenbestez, kontzientzia horrekin bat eginik hasi ziren jarduten, itsasadarra garbitzen, natur espazioak berreskuratzen eta mendiak basoberritzen.

Ondorioz, azken bi hamarkadetan Udalaren ahalegina hiria eraldatzera zuzendu da, iragan industriala atzean utzi eta hiri iraunkorra bilakatzeko, adibidez, natur espazioak bultzatuz, hiri garapena harmonizatzen saiatuz eta udal eremuko natur ingurunean zainduz.

Bilboko bizitza bere orografia bereziak baldintzatuta dago, izan ere, menditik oso gertu bizitzeko eta ingurune naturalaren abantailez gozatzeko aukera ematen du. Udalak berezitasun geografiko horri probetxua atera dio eta berdeguneak hiritarrengandik hurbilago jarri ditu hiriko parke eta basoez gozatu ahal dezaten, autoa hartu beharrik gabe eta asko ibili gabe, eta familia eta lana uztartzea errazagoa eduki dezaten hurbil dituzten berdegunetako ekipamenduekin.

Bilboko natura guneak hiriko parkeak + basoak

Hauek dira Bilbok eskaintzen dituen berdeguneak –urtero milioi erdi euro inbertitzen dira horiek zaintzen–: hiriko parkeak, 21 direnak eta guztira 200 hektarea egiten dituztenak; eta basoak, 5 gunetan banatuta daudenak (Artxanda, Iturritxualde, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz), guztira 1.041 hektarea egiten dituztenak, eta, era berean, aisialdirako 18 gune dituztenak.

Azken urteetan, udalak lan handia egin du bilbotar guztiek Bilbo inguratzen duten baso parkeetan banatuta dauden aisialdirako ia 20 guneak eskuragarriago eduki ditzaten eta naturan atsedena hartzeko aukera izan dezaten.

Hala, 2006az geroztik, aisialdirako hektareak 27 izatetik gaur egun dauden 134 izatera pasatu dira, hau da, une honetan 1.340.000 metro koadro gehiago dago atsedena hartzeko eta egoteko, meriendatzeko leku, haurrentzako jolas, iturri, mahai, erretegi, eserleku, informazio txartel eta beste hainbat zerbitzurekin hornituta.

Basoa berritzea

Lehen esan dugun moduan, Bilboko mendiak ia zuhaitzik gabe egon dira aspaldi, eta horregatik basoa berritzeko lan handia egin behar izan da, azken urteotan egin den moduan. Esaterako, 2007tik 2012ra bitartean 37.581 landaketa egin dira, tartean bertako zuhaitz espezie hauek:

- Juglans regia

- Quercus robur

- Tilia platyphyllos

- Acer pseudoplatanus

- Betula pendula

- Fraxinus excelsior

Eta zuhaixka hauek

- Crataegus monogyna

- Prunus spinosa

- Rhamnus alaternus

Hondartza berdeak

Sortu diren parke berrien berritasunetako bat “hondartza berdeen” kontzeptua izan da. Gune hauek eguzkia hartu eta uda garaian erabilgarri dauden dutxetan freskatu nahi duten pertsonei zuzenduta daude. San Antonioko hiri parkea, 2010ean inauguratu zena, horien moduko gune bat du, auzokideen iradokizunei jarraituta sortuta.

GR

Udalak, mendia hiritarrengana hurbiltzeko markatutako helburuarekin leial izanik, Bilbotik igarotzen den Ibilbide Luzeko bide zatia prestatu du. Ibilbide Luzeko bide horrek hirigunea inguratu eta Artxanda, Iturritxualde, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz baso parkeak gurutzatzen ditu, 71 Km-ko eraztun bat osatuz bidezidor, bidexka eta kaleen artetik, eta seinaleen bidez ibilbide, leku interesgarri eta informazio orokorraren aipamenak eginez.

Mendiko Ibilbide Luze horretara Bilboko erdigunetik sar daiteke, erdiko ardatzera jotzen duten hamaika ibilbide osagarrien bitartez. Mendiko Ibilbide Luzera errazago sartzeko, 11 trazatu diseinatu dira, Bilboko hainbat tokitatik ibilbidearekin lotu ahal izateko.

Bide horietako batzuk noizbehinkako erabiltzaileei zuzenduta daude, ahalegin fisiko handirik eskatzen ez baitute; beste batzuk egiteko, berriz, sasoian egotea komeni da, batez ere ibilbide gorabeheratsua delako.

Ibilbide Luze horren asmoa da Bilbo udalerriko naturaren eta paisaiaren balioak indartzea, aisialdian eta denbora librean jarduerak egitea ahalbidetzeaz aparte, hiriko natura guneetara iritsi eta gune horiek erabiltzeko aukera orekatuak eskainita.

Duela gutxi Ibilbide Luzea Mendiko Kirol eta Eskaladako Espainiako Federazioaren onarpena eta homologazioa eskuratu du nazioartean.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @INGURUBIDE
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Ba al zenekien Bilbo, Europako 2014ko Baso Hiria dela? http://t.co/lJo6rpkxmi

  • @AIDAmbiental
    2014.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Bilbao, Ciudad #Forestal Europea 2014 vía @irekia http://t.co/eNRStsoeC3

  • @NrProgramacion
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    Bilbao, Ciudad Forestal Europea 2014 http://t.co/uE2QeDvJOk | http://t.co/DFYQKFBZjK

  • @anelagerqvist
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Mrlugosi: Zorionak Bilbao, Zorionak @LandArtBilbao por conseguir ser Capital Forestal Europea 2014. http://t.co/nWJrnD58ph

  • @alexanderboto
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bilbo, Europako 2014ko Baso Hiria. http://t.co/VKMXISTLuU

  • @anamalagon
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    Con todos los respetos: lo de las capitalidades y las ciudades-que-son-cosas-en-un-año es de traca. http://t.co/qqfSHRkGj8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Ezkurdia