Berriak Segurtasuna
Eu

Euskalmeten APP berria, telefono mugikorretan eta tabletetan informazio meteorologikoa emango duena, aurkeztu du Segurtasuneko sailburuak

2014.eko martxoak 23

Meteorologiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin batera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak Euskalmet Meteorologiako Euskal Agentziaren aplikazio berria aurkeztu du, zeinak telefono mugikorretan eta tabletetan emango baitu informazio meteorologikoa.

Euskalmeten egoitzan, Arabako Parke Teknologikoan, aurkeztu dute APP berria Meteorologiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin batera, eta han izan dira Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anitua ere.

«Meteorologia eta Gazteria» izan da aurtengo Meteorologiaren Nazioarteko Egunaren leloa. Ideia horri helduta, hainbat gazte eta ume elkartu dira Euskalmeten egoitzaren inguruan eta programatutako jardueretan parte hartu dute.

Ekitaldian, Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak goraipatu egin du Euskalmeten profesionalek egunero egiten duten lana, zeren, izan ere, «beren iragarpenei eta aldi bereko tokiko informazioari esker posible egiten baitute zaintza urteko 365 egunetan eta egunaren 24 orduetan egitea». Eta horrexek, hain zuzen, bereizten du Euskalmet gainerako eguraldi-agentzietatik: Euskalmetek meteorologiari eta larrialdiei buruzko zerbitzu integrala eskaintzen duela, arriskuaren berri ere ematen duena. Horrek esan nahi du bi egoera meteorologiko berdin izanik, beste kanpo-faktore batzuen arabera (ordutegia, zirkulazioa, jendetza elkartzea...) alda litekeela arriskua eta, horrekin batera, zabaltzen den gaztigua eta alertaren larritasuna.

Bere hitzaldian, Euskalmeten iragarpenen dibertsitatea nabarmendu du Segurtasuneko sailburuak, bai orokorrak, bai eskualde-mailakoak zein herrikakoak, 12 ordutik behin eguneratuak; denbora errealeko euri- eta tenperatura-mapak, prezipitazioei buruzko informazioa eta Euskadiko jarduera sektorialetarako egiten dituzten iragarpen pertsonalizatuak

Euskalmeten APP berria

Meteorologia eta gazteria lotzen dituen leloa buruan, urrats berri bat emana du Euskalmetek teknologia berrietara egokitzeko bidean eta informazio meteorologikoko tresna berri bat eskaintzen die euskal erabiltzaileei.

Zeharo doakoa da Euskalmeten tablet eta mugikorretarako aplikazio berria, eta Android, iPhone eta BlackBerry sistemetarako balio du.

Horrez gain, APP meteorologiko berriak prestazio hauek ere eskaintzen ditu:

•          GPS, Wifi eta telefonia bidezko geolokalizazioa.

•          Gaztigu, alerta eta alarma-sistema integratua.

•          Estazio meteorologikoen eta radar-estazioen informazioa denbora errealean.

•          Eguraldiaren iragarpena orduz ordu nahiz egunez egun kontsulta daiteke.

•          Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietatik sar daiteke.

•          Android sistemarako widget bat dauka.

Aplikazioari esker, EAEko edozein udalerritako eguraldia kontsultatu ahal izango da, bai eta meteorologiako gaztigu, alerta eta alarmak jaso ere, non gertatu diren gorabehera. Aplikazio berriak, gainera, geolokalizazio-sistema ere badauka, erabiltzaileak berak aktibatu beharrekoa, GPS satelitearen, Wifi sareen eta telefonia mugikorraren estazioen bidez erabiltzailearen kokalekua zein den jakiteko aukera emango diona; hala, eremu hartako informazioa eta abisuak emango dizkio.

Euskalmeten APP berriaren beste funtzio aipagarri bat da radar-bidezko irudiak ere denbora errealean jaso ahal izango direla; erabiltzaileak, hala, prezipitazio eta ekaitzak noiz datozkion hauteman ahal izango du.

Negu aparta

Ekitaldian bukatu berria dugun neguari buruzko datuak eskaini dira. Izan ere, itsas denboraleen kopurua oso handia izan da aurtengo neguan EAEn.

Urtarrilaren 4aren eta martxoaren 4aren artean bederatzi denborale izan genituen, eta Segurtasuneko sailak zazpi alerta laranja eta bi alerta gorri deklaratzea eragin zuten.

Aurten bizi izan ditugun denboraleen muntaz jabetzeko, kontuan izan behar da azken 12 urteetan hirutan bakarrik gainditu dutela olatuek 10 metroko altuera (2007an, 2008an eta2009an). Aurten, berriz, hiru denboralek gainditu dute balio hori, Donostia parean ainguratuta dagoen buiak martxoaren 4an erregistratutako 11,1 m-ko irakurketa izanik orain arteko marka handiena.

Haatik, denboraleen jarraitutasuna deigarria eginagatik ere, olatuak ez dira hain apartekoak izan. Kostan eragindako kalteak, izan ere, ez zaizkio zor bakarrik olatuen altuerari; aitzitik, marea gora biziekin batera gertatu izanari ere zor zaizkio.

Bai denborale-kopuru handiak (9), bai horietako bi marea gora biziekin batera iritsi izanak eragin zuten bi alerta gorri aktibatzea, eta horrek ekarri du, hain zuzen ere, zeharo apartekoa gertatu izana aurtengo negua euskal kostaldean.

2014ko Urtarrilaren 4aren eta Martxoaren 4aren artean Euskal Herrian izandako denboraleak:

Denboralea

Olatuaren altuera

Denboralaren eguna

Katalogazioa

 

 

 

 

1

7,25 metro

Urtarrilaren 4a

Alerta laranja

2

10,125 metro

Urtarrilaren 6a eta y 7a

Alerta laranja

3

7,875 metro

Urtarrilaren 26a eta 27a

Alerta laranja

4

8,5 metro

Otsailaren 1a eta 2a

Alerta gorria

5

9,5 metro

Otsailaren 5a

Alerta laranja

6

10,5 metro

Otsailaren 8a eta 9a

Alerta laranja

7

7,5 metro

Otsailaren 10a

Alerta laranja

8

8,875 metro

Otsailaren 28a

Alerta laranja

9

11,1 metro

Martxoaren 3a eta 4a

Alerta gorria

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCErrenteria
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad presenta la nueva APP de Euskalmet que proporcionará información meteorológica en… http://t.co/wrgqJ5FHoC

  • @May_Loti
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Consejera de Seguridad presenta la nueva APP de Euskalmet que proporcionará información meteorológica en… http:/…

  • @Ana13269072
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Consejera de Seguridad presenta la nueva APP de Euskalmet que proporcionará información meteorológica en… http:/…

  • @112_SOSDeiak
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Consejera de Seguridad presenta la nueva APP de Euskalmet que proporcionará información meteorológica en… http:/…

  • @motiflo
    2014.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Consejera de Seguridad presenta la nueva APP de Euskalmet que proporcionará información meteorológica en… http:/…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)