Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak “Computer World 2014 a la Innovación” saria jaso du, lurralde-politikarako “geoEuskadi” geografia-informazioko sistemengatik

2014.eko martxoak 20

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzareneta Hirigintzaren zuzendari Elena Letek Computer World 2014 a la Innovación jaso du gaur goizean, lurralde-politikarako geografia-informazioko sistemek (GIS) egindako lana dela eta.

 Bilboko Meliá hotelean egindako ekitaldian, IDC Computerworld-en zuzendari Maria Jose Marzalek Eusko Jaurlaritzak bere GISak modernizatzeko egin duen ahalegina goraipatu du. GIS horiek Eusko Jaurlaritzako sail guztiek erabiltzen dituzte, EJIE enpresa publikoaren bitartez.

 Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila sistema guztiak GIS plataforma berrienera egokitzen ari da, zerbitzuei bideratutako ikuspegia eransteko, eta aplikazioak aurreko urteetan baino errazago eta azkarrago abiarazteko. Gainera, plataforma Eusko Jaurlaritzak onartutako estandar-politika sorta batean oinarritzen da, negozio-sistemen arteko funtzionamendua bermatzeko. Elena Letek eta Juan Carlos Barroso Lurralde Politika Saileko Informazio Zerbitzuaren arduradunak eskerrak eman dituzte sariarengatik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El Gobierno Vasco recibe el Premio Computer World 2014 a la Innovación por “geoEuskadi" http://t.co/PgPw48apsr

  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco recibe el Premio Computer World 2014 a la Innovación por “geoEuskadi" http://t.co/PgPw48apsr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Barroso