Berriak
Eu

Denboraren erabilerak eta gizarte antolaketa erantzunkidea eztabaidagai Emakundek antolatuko Berdintasunerako VII. Gunean

2010.eko maiatzak 10

Erantzunkidetasuna eta adiskidetzea eztabaidagai Emakunderen VII. Berdintasunerako Foroan “Garai berriak gizarte-antolakuntza erantzunkidearentzat” da gaurtik aurrera maiatzaren 30era arte Euskadiko 19 herritan egingo de foroaren izenburua

Emakundek antolatutako VII. Berdintasunerako Foroa gaurtik aurrera gauzatuko da, maiatzaren 30era arte, Euskadiko 19 herritan, izenburu honekin: “Garai berriak gizarte-antolakuntza erantzunkidearentzat”. Denboraren erabilerak, erantzunkidetasuna eta adiskidetzea izango dira Emakunderen koordinazioarekin 59 erakundek antolatu dituzten 56 jardueren eztabaida-ardatzak. Berdintasunerako Foroaren helburua da gure Erkidegoko hainbat instituzio, kolektibo eta erakunde emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten ari diren lana bateratzea, bistaratzea eta indartzea.

Emakunderen VII. Berdintasunerako Foroaren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten erakunde, instituzio eta kolektiboen lana “bistaratzea, indartzea eta sostengatzea”. María Silvestre Emakundeko Zuzendariak azpimarratu duenez, VII. Berdintasunerako Foroaren eztabaida, mahai-inguru, mintegi eta tailerren ardatzak hauexek izango dira: “erantzunkidetasuna” eta “neurriak bideratzea”, instituzioen aldetik, emakumeek eta gizonek benetan lortu dezaten laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea. “Bizitza pertsonala eta laneko bizitza koordinatzeko xedez sortu ziren adiskidetze-neurriek efektu gaiztoa izan dute”, adierazi du Silvestrek. Izan ere, salatu duenez, emakumeak izaten direnez eszedentziak, amatasun-bajak eta lanaldi-murrizketak beren gain hartzen dituztenak, emakumeei murriztu egiten zaie beren lanbide-promozioa, eta horrek handitu egiten du gizonen eta emakumeen arteko “soldata-aldea”.

María Silvestre Emakundeko Zuzendariak nabarmendu du garrantzitsua dela “ahaleginak batzea eta hausnarketa egitea” V. Berdintasun Planaren funtsezko elementu baten inguruan, alegia, “erantzunkidetasunaren” inguruan –plan hori Gobernu Kontseilura eramango du laster Emakundek, datorren ekainean onartua izan dadin-. Silvestrek salatu duenez, adiskidetze-neurriek “efektu gaiztoa” izan dute, zeren eta,  emakumeak izaten direnez eszedentziak, amatasun-bajak eta lanaldi-murrizketak beren gain hartzen dituztenak, emakumeei murriztu egiten baitzaie beren lanbide-promozioa, eta horrek handitu egiten du gizonen eta emakumeen arteko “soldata-aldea”. “Beharrezkoa da neurri egokiak bideratzea gizonek beharrekotzat jo dezaten familiako eta laneko lana bateragarri egitea, eta, gainera, bermatu ahal izateko laneko ordutegiak, ordutegi sozio-komunitarioak eta eskoletakoak bateragarriak direla gure bizimodu pertsonal, laboral eta ludikoa arrazoizko eran gauzatzeko aukerarekin”, azpimarratu du.

Gaurtik aurrera maiatzaren 30era arte, Emakundek VII. Berdintasunerako Foroa antolatzen du Euskadiko 19 herritan; bertan, 59 kolektibo, erakunde eta instituziok antolatutako 56 jarduera gauzatuko dira.

VII. Berdintasunerako Foroaren asmoa da “ahaleginak batzea eta hausnarketa egitea” funtsezko elementu baten inguruan, hots, erantzunkidetasunaren inguruan; izan ere, elementu hori Gobernu Kontseilura ekainean bere onarpenerako eramango den V. Berdintasunerako Planean ere ageri da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre