Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Euskal Autonomia Erkidegoko txartel bakarra hainbat zerbitzutan erabiltzeko aukera bidean da»

2014.eko martxoak 21

  • Euskadiko Garraio Agintaritzaren osoko bilkura


 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde politiketako sailburu Ana Oregik gaur arratsaldean azpimarratu duenez, administrazio guztiak ari dira urratsak egiten  Euskal Autonomia Erkidegoan garraio-txartel bakarra ezartzearren, zeren hiru hilabete barru eskura izango baitugu horretarako Master Plana, zeinaren gainean jardungo baitugu eragile guztiok lanean, edukiak partekatuz. Aurki dugu hemen interoperabilitatea».

 Oregi buru zuela egin du gaur Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Euskadiko Garraio Agintaritzak bilkura. Bilkuran egon dira, ebsteak beste, Arabako Herrilan eta Garraio saileko foru-diputatu Alicia Ruiz de Infante, Gipuzkaoko Foru Aldundiko Bide-azpiegitura eta Mugikortasuneko  foru-diputatu Larraitz Ugarte, Bizkaiko Garraio saileko Garraio-zuzendari Iker Bergaretxe, Izaskun Iriarte, Josean Galera eta Antonio Aiz sailburuordeak, Eusko jaurlaritzako Garraio-Zuzendari Imanol Leza, Euskotren eta ETS-ko zuzendariak, Trafiko-zuzendaria; eta Eluska Renedo, Manuel Tejada, Iñigo Bilbao, Asier Abaunza eta Aitor Kerejeta.

 Oregik adierazi duenez, «Garraio-txartel bakarraren proiektua estrategikotzat du Eusko Jaurlaritzak, eta dokumentu teknikoetan oinarriturik ari gara lanean foru-aldundiekin, hiriburuekin eta gainerako udalekin batera partekatzen dugun ideia horren atzean. Hiru astetan egongo da amaiturik Master Plana, eta guztiok izango dugu haren edukiaren berri. Dagoeneko gertu dugun kontu bat interoperabilitatearena da; tarifen integrazioarena, berriz, bestelakoa da, eta aurrerago etorriko da. Master Plan hori eskuan, hura monografikoki aztertzeko bilduko da berriz Euskadiko Garraio Agintaritza, egin beharreko inbertsioak eta garatze-erritmoak eta erakundeek eta eragileek hona ekartzen dituzten proposamenak aztertzeko».

 Panoramika

Garraioaren Agintaritzak egindako bilkuran heldutako gaien artean, Oregik nabarmendu du Euskadiko Garraioaren Panoramikaren berrikuspena, 2012ko datuekin osatua, eta 2013ko egoera, non «batez ere salgaien garraioan, ikusten baita krisi ekonomikoaren eragina, trafikoa urritu egin baita; nolanahi ere portuetan hauteman dugun gorakada errepikatzea espero dugu».

 Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien mugimendua 144,9 milioi tonakoa izan zen 2012an, aurreko urterako egindako zenbatespenaren aldean % 12,1 gutxiago, hain zuzen. Mugimendu guztien % 75,2 errepidez egin ziren, eta itsas garraioak guztizko zifraren % 22,7 hartu zuen. 2012an garraiatutako gaien % 26,9 mineralak eta eraikuntzarako gaiak izan ziren; ondoren makina, ibilgailu eta objektu landuak (% 22,9) eta metalurgiako produktuak hurrena (% 12,3)

 Bidaiariei dagokienez, berriz, EAEko hiru hiriburuetan autobus publikoen eskaera handitu egin zen. Garraioaren Agintaritzaren bilkuran aztertutako Oteus behatokiaren txostenak azpimarratzen du 2003 eta 2012 bitartean Bilboko aireportuaren eskaerak % 46,6 egin zuela gora, eta Hondarribiko eta Forondako aireportuetan, berriz, erabiltzaile-kopuruak behera egin zuela. Loiuko aireportuak bideratu zituen 2012an EAEko aire-bidaiarien % 93,6.

 Airetiko garraioaren eskaeran hauteman da oro har % 16,2 egin duela behera  euskal aireportuen salgaien trafikoak. Horietan Forondakoa da buru, EAEko salgaien trafikoaren % 93,8 berea baitu. EAEko salgaien aire bidezko garraioaren % 70 nazioartekoa da.

 Pertsonen itsas garraioak Bilboko portuan du ardatza, eta 2012an 142.754 lagun mugitu zituen, 2003arekiko % 19,7 gehiago, baina linea erregularretan gutxituta eta gurutzaldietan, berriz, handituta.

 Salgaien itsas garraioak % 7,1 egin zuen behera 2003-2012 aldian, baina estatuko laugarren postuari eutsi dio, hala ere, Bilboko portuak 2012an. Merkatu nagusia Errusia da, trafikoaren % 12,8 harekikoa baita; hurrena Erresuma Batua dator, trafikoaren % 22,4rekin.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko apirilak 04

    El mayor problema que tiene la red ferroviara vasca existente es la competencia del autobus. En vez de integrarse añadiendo viajeros al tren, el autobús compite con el tren (léase autobuses Zarautz-Donostia o Bilbao-Durango).

    Hasta que no haya integración real a nivel de planificación de servicios y transbordos intermodales de coste cero -- y esto depende de las instituciones, no de una infraestructura futura -- no habrá ningún repunte significativo en usuarios del tren.

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014.eko apirilak 03

    Estimado Iñaki.
    Ante todo, gracias por participar en Irekia. Para el Gobierno Vasco, el tren -viajeros y mercancías- constituye uno de los modos de Transporte con más futuro, sostenible y con mayor capacidad de intermodalidad. Es por ello que se inició, siguiendo los programas y directivas de la Unión Europea, el desarrollo de la nueva red ferroviara vasca que, aunque dependiente administrativamente del Gobierno de España, el Gobierno Vasco con responsabilidad y compromiso está promoviendo su desarrollo en los plazos fijados por Bruselas.
    Cuando esos trenes estén en servicio se multiplicarán las personas usuarias de los mismos ya que buscarán agilidad, tiempo y eficacia, algo que garantizan los nuevos trenes en toda la Unión.
    Precisamente esas nuevas lineas ferroviarias vascas están pensadas para ser compatibles con el transporte de mercancías, agilizándolo y compatibilizandolo con los modos de carretera, barco y avión.
    El nuevo tren tiene un gran futuro en nuestro País y en toda la Unión. Impulsará desarrollos económicos, culturales y sociales y cohesionará la UE, en nuestro caso todo el corredor Atlántico.

  • 2014.eko martxoak 26

    Ah ya comprendo, el tren no existe para el Gobierno Vasco, tampoco informa del movimientos de usuarios del tren.

  • 2014.eko martxoak 26

    El 98% del tráfico de mercancías se mueven por carretera y por mar. El transporte ferroviario de mercancías inexistente... Sin comentarios

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Diputadas y diputados forales, alcaldes, directoras y directores etc.