Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi, Nafarroa eta Errioxa nekazaritza-politika komunak adosteko elkartu dira

2014.eko martxoak 20

Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Errioxako Gobernuko ordezkariek bilera adeitsua izan dute gaur, eta adierazi dute mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea sustatzeko eta garatzeko modu koordinatuan lan egingo dutela.

Adostutako ekintzen artean, hiru autonomia-erkidegoek lantalde bat osatuko dute ikerketa-zentroekin. Lantalde honek Europako funtsak bildu eta I+G+B alorreko alderdiak landuko ditu, eta, horrez gain, hiru eremuetako izurriak eta gaitzak arintzeko formulak ere topatuko dituzte.

Topaketa horretan izan dira Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Errioxako Nekazaritzako sailburua, Iñigo Nagore, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko sailburu José Javier Esparza, beste hainbaten artean. Hiru autonomia-erkidegoek landutako gaiei buruzko sintonia ona adierazi dute. Alde horretatik, adierazi dute beharrezkoa dela sei hilabetean behin koordinazio-bilerak egitea, txandakatuan. Hurrengo bilera Euskal Autonomia Erkidegoan izango da, 2014ko irailean.

Arabako Errioxako interesak defendatzea

Bilera hauetan, Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako upategien eta ekoizleen interesak defendatzen jarraituko du, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, adierazi duen moduan. Jaurlaritza hainbat formula aztertzen ari da, sektorearentzako aukerak sortzeko helburuz.

Lanbide Arteko Erakundea Estatuan

Beste gai batzuen artean, hiru gobernuek adierazi dute adi egongo direla Ardoaren Lanbide Arteko Erakunde bat sortzen ote den Estatuan. Eman dituzten azalpenen arabera, halakorik sortuko balitz, Errioxako Ardoaren Lanbide Arteko Erakundearen kudeaketa errespetatu beharko luke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero Agricultura La Rioja, Iñigo Nagore y el Consejero de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y administración Local de Navarra, José Javier Esparza