Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitzan izan da

2014.eko martxoak 19

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitzan izan da gaur goizean, Azkoitiko Intxausti jauregian. Erakundeak 250 urte beteko ditu aurten. Fernando Salazar elkartearen zuzendariak hartu du. Bertan, José Manuel Bujanda, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren Kabineteko Zuzendaria ere egon da.

Bisitaldian eraikineko hainbat solairutan ibili dira, baita Antonio Oteiza fundazioaren museoan eta Peñafloridako kondearen gela publikoetan ere.

Argazki ofiziala biltzar-aretoan egin dute lehendakariarekin eta elkartearen gobernu-batzordea osatzen duten pertsona guztiekin.

Gainera, lehendakariak ohorezko liburua sinatu du, bigarren solairuan, kondearen gela pribatuetan.

Intxausti jauregiaren batzar-aretoa ere txoko sinbolikoa da. Izan ere, han aldarrikatu zuten lehen aldiz instituzio moduan Euskal Herriarekiko maitasuna eta konpromisoa, 'Irurac Bat' leloarekin ('Zazpiak bat' leloa baino 100 urte lehenago).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)