Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bikaintasun zentroentzako Severo Ochoa aitorpena jaso du BCAM-ek

2014.eko martxoak 18

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bere poza azaldu nahi du BCAM-i, Matematika Aplikatuen Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentroari, egin zaion aitorpenagatik.

 

Gaur goizez egin da publiko BCAM-i Severo Ochoa Bikaintasun Zentro edo Unitate dela aitortzen dion egiaztagiria. Zientziaren edozein alorretan burutzen den bikaintasun-ikerketa sustatzeko estatu mailako programa da berau. Lau urterako balioa du akreditazioak, eta tarte horretan, bere lan zientifikoa bultzatzeko helburuz, urteko milioi bat euroko diru-laguntza jasotzea esan nahi du. Alde horretatik, erabakigarria izan da aitortza hau jaso dezan Euskal Herriko Unibertsitateak egin duen ekarpena.

 

Severo Ochoa programa, dagoeneko jardunean diren honako zentro eta unitate hauei dago zuzendua: oinarrizko muga-ikerketa egin eta norbere esparruan munduko onenen artean dauden zentro eta unitateei. Nazioarteko inpaktu eta lidergo zientifikoa funtsezko aldagaia da zentro eta unitateek aitorpena jaso dezaten.

 

Ebaluazioa eta hautaketa, nazioarteko ospea duten eta jardunean jarraitzen duten zientzialariz osatutako Batzorde Zientifiko independente batek burutzen ditu.

 

BCAM Eusko Jaurlaritzak sustatutako zentroa da, eta bere patronatuan Ikerbasque, UPV/EHU, Innobasque eta Bizkaiko Foru Aldundia dira partaide. Luis Vegaren zuzendaritzapean -2013ko Euskadi Ikerketa Sariduna eta UPV/EHUko Matematika Katedraduna-, BERC deituriko zentroetako kide da (Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroak). Ezagutza sortzeko helburua duten egitura hauek, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu eta nazioartean erreferentziazko den ikertzaile talde baten inguruan daude antolatuta. Hauen ezaugarri nagusiak dira, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sisteman berritasuna izatea, eta berrikuntzaren bikaintasuna bilatzea.

 

Egun, ezaugarri hauetako bederatzi zentro daude: Biofisika Bizkaia Fundazioa, DIPC, Basque Center of Climatic Change, BCAM, Basque Center on Cognition, Brain and Language, Materials Physics Center, Achucarro Basque Center for Neuroscience, BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications & Nanostructure, POLYMAT Fundazioa, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering.

 

Severo Ochoa bikaintasun programaren errekonozimendua duten entitateen artean, honako hauek daude: Genomen Erregulaziorako Zentroa, Doñanako Estazio Biologikoa, Zientzia Fotonikoen Institutua, Onkologia Ikerketen Zentroa, Kanariar Uharteetako Astrofisika Institutua.

 

 

 

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 18an

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @izaskunllona
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia. http://t.co/cfSqvrbShp

  • @pkaltzada
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    Bikaintasun zentroentzako Severo Ochoa aitorpena jaso du BCAM-ek http://t.co/PJMOKKnAAk

  • @Mikel_ITyS
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia. http://t.co/cfSqvrbShp

  • @mikelaliz
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia. http://t.co/cfSqvrbShp

  • @upvehu
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bikaintasun zentroentzako Severo Ochoa aitorpena jaso du BCAM-ek. http://t.co/ldvTY5GiyK

  • @Uhandrea
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia. http://t.co/cfSqvrbShp

  • @upvehu
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia. http://t.co/cfSqvrbShp

  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    "BCAM, reconocido con el Severo Ochoa a centros de excelencia" http://t.co/lXQ28VrT41

Komunikabideek behera kargatzeko