Berriak
Eu

Oiolako urtegiko urak egoera kimiko onean daude eta 60/2011 EDaren ingurumen-kalitaterako arauak betetzen dituzte

2014.eko martxoak 18

2011ko maiatzaz geroztik Uraren Euskal Agentizak hamabostero analisiak egiten ditu hezakloroziklohexano isomero kopurua zehazteko, hala Oiolako urtegian (horiek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ere hamabostero egiten dituenekin osatzen dira, bien artean txandakatzen direlarik) nola Angela iturburuko isurketan

HCH isomero kopuruaren kontzentrazioari dagokionez, Oiolako urtegiko urak egoera kimiko onean daude eta 60/2011 Errege Dekretuak ezartzen dituen ingurumen-kalitate arauak betetzen ditu. Hain zuzen ere, 2011ko maiatzaz geroztik, ezarritako gehiegizko kontzentratzio maila (0,04 μg/l) behin bakarrik gainditu da, eta momentu horretan urtegia itxita egon zen horniketarako (2012ko otsailaren 13an, 0,057 μg/l). Beste analisi guztiak kuantifikazio mugatik behera daude (0,01 μg/l).)

Angela iturburuko isurketari dagokionez, HCH isomero kopuruaren kontzentrazioaren eboluzioa oso ona izan da. Antzeman daiteke kutsaduraren iturria poliki-poliki agortuz doala, eta HCH kontzentrazioak beherantz doazela. Balio altuak izan genituen azken aldia 2011ko azaroa izan zen, eta momentu horretan urtegia itxita egon zen. Hortik aurrera joera kuantifikazio mugatik beherako balioak izatea da (0,01 μg/l), eta bakarrik emari altuko momentutan agertzen dira hortik gorako baliorik

Lotura txosten osora:

Hexakloroziklohexano kontzentrazioak Oiolako urtegian (Trapagaran). 2014ko martxoa (Pdf 164 Kb. Gaztelaniaz)

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txarliegarcia
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PSEBarakaldo: El agua de Oiola es apta para su consumo. Qué lo sepan algunos que gritan por #Barakaldo lo contrario http://t.co/V9HKAwW

  • @JoseanPastor
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PSEBarakaldo: El agua de Oiola es apta para su consumo. Qué lo sepan algunos que gritan por #Barakaldo lo contrario http://t.co/V9HKAwW

  • @PSEBarakaldo
    2014.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    El agua de Oiola es apta para su consumo. Qué lo sepan algunos que gritan por #Barakaldo lo contrario http://t.co/V9HKAwWj3s

Komunikabideek behera kargatzeko