Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomia globalean gazteen espezializazioa lantzeko nazioartekotzerako 100 beka. (2014-03-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 18

LABURPENA

Laster 370 Global Training beka berri aterako dira 3,2 milio euroko zuzkidurarekin.

Helburu orokorra: tituludun gazteen espezializazioa

Nazioartekotze-prestakuntzarako 100 beka emateko deialdia. Horren bidez, egoera egokia sortzen lagunduko da, Euskadiko enpresen nazioartekotze-ahalmena areagotu dadin, eta, modu horretan, beren lehiakortasun-maila sendotu dezaten.

Helburu horretaratzeko, ezinbestekoa da ondo gaitutako profesionalak izatea Kanpoko Merkataritzaren arloan eta, oro har, Nazioartekotzearen arloan.

Nazioartekotze Beken programaren helburua da, prestakuntza teoriko eta praktiko egokiaren bitartez, Euskadiko gazteak laneratzen erraztea eta, ondorioz, bertako enpresen zerbitzura jartzea kanpoko merkatuetara hedatzeko lanean lagun diezaieten.

FASEAK ETA MODALITATEAK

1. Fasea: Prestakuntza teoriko espezializatua. 300 eskola-orduko espezializazio-ikastaroa, EHU-UPVn emana. "Nazioarteratzea Enpresaren Arloan" izeneko Unibertsitateko Espezialista Berezko Titulua da.

2. Fasea: Prestakuntza praktikoa erakunde laguntzaileen barruan: Atzerrian kokatutako espainiar bulego komertzialak, SPRIren bulegoak, Euskadiko elkarteak eta klusterrak, eta nazioartekotzea sustatzen duten beste organismo batzuk. 12 hilabete.

3. Fasea: Prestakuntza praktikoa enpresa laguntzaileen barruan. 8 hilabete.

Hiru faseok modulu beregain gisa sortu dira eta berezkoa duten helburu bana betetzen dute. Hala, programaren garapenean Modalitate hauek gauzatu ahalko dira:

A modalitatea: programaren 1. fasea hartzen du.
B modalitatea: programaren 1., 2. eta 3. faseak hartzen ditu.
C modalitatea: programaren 1. eta 3. faseak hartzen ditu.

Nazioartekotze Beken programaren deialdia urtean behin egiten da eta bertan zehazten dira bekaren Modalitate bakoitzean dauden lekuak.

2014ko DIRU-HORNIDURA:

2014ko ekitaldian, gehienez A modalitateko 100 Nazioartekotze Bekatarako, diru-hornidura 120.000 eurokoa da.

2014ko ekitaldian, gehienez B eta C modalitateetako 80 Nazioartekotze Bekatarako, diru-hornidura 2.479.800 eurokoa izango da, honela banatuta:

B modalitateko 2. eta 3. faseetako banakako diru-hornidurak 20.000 eta 50.000 euro bitartekoak izango dira, eta C modalitateko 3. fasekoak 8.000 eta 20.000 euro bitartekoak izango dira. Helmugako herrialde eta hiriei esleitutako kantitate hori goraka nahiz beheraka doitu ahalko da, zenbait arrazoi direla medio, besteak beste: segurtasuna, herrialde-barruan lekualdatzeko zailtasun berezia, bisak eskuratzea edo txertoak.

PROGRAMAREN ONURADUNAK

Hautatze-prozesuan sartzeko, eta, hautatuak izanez gero, nazioartekotze-bekadun izateko, eskabidea egindako pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

 Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
 Goi-mailako unibertsitate-titulazioa izatea, beka eskatzeko epea ireki baino lehen lortua.
 Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den egunean, 28 urte bete gabe izatea.
 Ingelesa oso ondo jakitea.
 Berdinak edo antzekoak diren beste beka batzuen onuradun ez izatea orain arte.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Eusko Jaurlaritza: Diseinua, finantziazioa eta kudeaketa
Idazkaritza teknikoa: Kudeaketarako laguntza
EHU-UPV: 1. faseko erakunde hezitzailea. Berezko titulu hitzartua
OFECOMES (40 g.g.b.) 2. faseko praktikaldia
SPRI (14) 2. faseko praktikaldia
Merkataritza Ganberak (3) 2. faseko praktikaldia
Elkarteak eta klusterrak (10) 2. faseko praktikaldia
Beste (BEC, alde askotako organismoak...) 2. faseko praktikaldia
Ezarrita dauden Euskadiko enpresak 3. faseko praktikaldia

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGuneak
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 100 becas de internacionalización para la especialización en comercio exterior de jóvenes titulados. (Resumen… http…

  • @lanbideejgv
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 100 becas de internacionalización para la especialización en comercio exterior de jóvenes titulados. (Resumen… http…