Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Lehian ekimena onartu du enpresen nazioartekotzea laguntzeko. (2014-03-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 18

LABURPENA

Lehian ekimena 5,5 milioi euro aurreikusten du eta Nazioartekotzerako Bekak 2,5 M euroko zuzkidura jaso du.
Lehian ekimenak enpresen nazioarteratze prozesuaren fase ezberdinak laguntzen ditu, merkataritza, ekoizpena edo zerbitzu-enpresak kontutan hartuz.

Lehian ekimenaren testuingurua

Euskadiko enpresek merkatu globalean toki hobea izan dezaten lortzeko -horrek, azken batean, hobetuko baititu enplegua eta gure ekonomiaren aberastasuna-, helburu nagusi hau ezartzen da: lehiakortasuna areagotzea, esportazioa handituz eta gure enpresen nazioarteko jarduerak ugarituz.

Garapen horren harira, indarrean jarri da Global Lehian programa, zeinaren azken helburua den Euskadin kokaturiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, haien nazioartekotzea sustatuz.

Enpresaren nazioartekotze prozesuaren urrats ezberdinak babesteko

Global Lehian programaren laguntzek, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez bideratutakoek, Euskadiko enpresen sustapen- eta funtzionamendu-jarduerari eusteko helburua dute, merkatuetan sar daitezen errazteko.

Agindu berriak PROINTER programa ordezkatu eta arautze-esparru berria ezarri du, zeina diseinatu den ETEei laguntza emateko, horien nazioartekotze-mailaren arabera. Horretarako, Aginduak lau laguntza-etapa bereizten ditu:

 hastapen-jarduerak,

 sendotze-jarduerak,

 ezarpena, haren hiru modalitateetako edozeinetan: merkataritza, ekoizpena edo zerbitzu-enpresak

 enpresek nazioartekotze-espezialistak aurkitzea eta beren erakundeak merkatu globalaren eskakizunetara egokitzea.

Lau etapa horietako bakoitzerako, Aginduak zehazten ditu laguntzak jasotzeko gehienezko aldiak eta laguntza jaso dezaketen gastu-motak.

Enpresen arteko lankidetza sustatzea

Programak enpresen arteko lankidetza sustatzen du eta begi onez ikusten ditu enpresek, jatorrian zein helmugan egiten dituzten askotariko itunen bitartez, kanpora hedatzeko egiten dituzten ekimen eta proiektuak.

Laguntzak jaso ahal izateko lehiakortasun-prozedura

Aurrekontuak txikiagoak diren garai honetan, are beharrezkoagoa da baliabide publikoak bideratzea lortu nahi diren helburuen erdiespena hobeto berma dezaketen proiektuak babestera. Horrexegatik, Global Lehian programak lehiaketa bidezko prozedura ezarri du laguntzak nori eman erabakitzeko. Horretarako, 8 irizpide zehaztu dira enpresen eta erakundeen proiektuak balioesteko. Balioespen-irizpide horiek, duten garrantziagatik, barnean hartzen dute proiektuen egokitasuna eta eskatzaileen ahalegina ebaluatzeko orduan aintzat hartu beharreko gorabeheren espektro osoa. Era berean, irizpideok neurketa-faktore jakin batzuen arabera antolatuko dira deialdi bakoitzerako, eta horrek aukera emango du nazioartekotzearen eskakizunek eta beharrizanek urtez urte duten egoera aldakorrera egokitzeko.

Enpresan, kalitateko Nazioartekotze Plan bat izateko garrantzia

Aginduak xedatzen duenez, Nazioartekotze Planak izan behar du enpresa eta erakunde guztien nazioartekotze-ekimenen oinarria, eta plana aurkeztea nahitaezko baldintza da nazioartekotzearen gainerako etapetan laguntzak eskatzeko orduan. Deialdia egindako administrazioak laguntza jaso dezaketen proiektuen ebaluazioa egingo du nagusiki nazioartekotze-plan horien azterketan oinarriturik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco aprueba el nuevo programa Lehian de apoyo a la internacionalización de empresas. (Resumen… http:/…

  • @lanbideejgv
    2014.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak Lehian ekimena onartu du enpresen nazioartekotzea laguntzeko. (2014-03-18(e)ko Kontseiluan… http…