Berriak Lehendakaritza
Eu

Elvira Cortajarena “Mujeres en Foco” Zine Festibalera hurbildu zen

2010.eko maiatzak 09

Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairen Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Helena Taberna zinemagileari Buenos Airesko Emakumea eta Genero Berdintasuna Nazioarteko Zine Festibalean eskainitako atzerabegiran izan zen.

Atzerabegira horren barruan zinemagile nafarrak zuzendutako Yoyes, Extranjeras, La Buena Nueva filmak eta Nerabe laburmetraia bistaratu zituzten. Maiatzaren 10rarte luzatuko den festibalak Hego Amerika eta munduko emakumeen giza eskubideen egoeraz kontzientziaraztea eta sentsibilizatzea du helburu. Emakumeen egoerara ikus-entzunezko tresnen bitartez gerturatzeko xedeaz, gaur egungo emakumeek kontinente ezberdinetan dituzten arazoei buruz eztabaida eta hausnarketarako espazio komun bat sortu nahi dute emankizunekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria