Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediaren eta Barneko ministro Jorge Fernándezen arteko bilera Segurtasun Batzordearen deialdirako akordiorik gabe amaitu da

2014.eko martxoak 17

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Barneko ministro Jorge Fernándezekin bildu da gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, eta Segurtasun Batzordean jorratu behar diren gai guztien egoeraz aritu dira. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak segurtasun-organoaren deialdia eskatzea nabarmendu du, alderdi teknikoak jorratzeko, baina baita Estatutako indar eta kidegoak errealitate berrira egokitzeko gaia ere.

Joan den urteko martxoaren 6an egin zuten azken bileran, bi agintariek aurki Segurtasun Batzordearen deialdia egiteko konpromisoa hartu zuten, baina orain arte ezin izan dute egunik zehaztu. Oraingoan ere ezin izan dute segurtasun-organo hori biltzeko akordiorik egin, Barneko ministroak, bileraren aurretiko adierazpenetan, dagoeneko aurreratu baitu Gobernuak ez duela polizien atzera-egitean pentsatzen, harik eta ETA behin betiko desegin arte.

Ministroak proposatutako aurretiko baldintzak zaildu egin du deialdi-akordioa egitea. Batzordean, bada, hainbat gai jorratuko zituzten, besteak beste lankidetza eta koordinazioko beste gai teknikoago batzuk, Barne Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ordezkaritzek hainbat bileratan landu dituztenak.

Nolanahi ere, segurtasuneko bi arduradunak hitz egiteko prest agertu dira, bai eta orain arte batera jorratu dituzten gaiei heltzen jarraitzeko mahaiak bultzatzeko ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko urtarrilak 12

    ¿Por qué no está la bandera constitucional/España en el lugar de honor que le corresponde junto a la Vasca?

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)