Berriak Lehendakaritza
Eu

Europako Zinamaren Euskadiko Astea inaugurazio-ekitaldia

2010.eko maiatzak 08

 Gure zinemagintza laguntzea guztiz ezinbestekoa dela adierazi du Lehendakariak, "Euskadi zinema herrialdea eta europar zaletasuna duen herria delako"   

Patxi López Lehendakaria izan du buru Gasteizko Principal Antzokian egindako Europako Zinema Astearen inaugurazioak. Lehendakariarekin batera, Zientzia eta Berrikuntza Ministra Cristina Garmendia izan da. Europako Egunaren ospakizunaren karira, Kultura Sailak eratutako ziklo honetan "Europako zinemarik onena" izango da ikusgai Euskadiko hiru hiriburuetan. Bere hitzaldian,  Europako zinemari eta bereziki Euskadin egiten denari Eusko Jaurlaritzak  eskaini nahi dion laguntza nabarmendu du.

Bart eman zitzaion hasiera Europako Zinema Asteari,  Fritz Lang-ek  1927an egin zuen Metrópolis  filmaren bertsio berria proiektatu zela, izan ere, gaur egun arte moztutako bertsioan bakarrik ikusi zitekeen.  Duela  ia urte bete aurkitutako material gehigarriari esker, Estatuan premiere gisa eskainitako bertsio osoa berreraiki ahal izan da. Honez gain, proiekzioan zehar jatorrizko partitura interpretatu zuen Bilbao Philarmonia Orkestrak.

"Lan mitiko batez gozatzeko" aukera bakarra nabarmendu nahi izan du Lehendakariak, baina baita ere Europako zinemagintza laguntzeko aukera. Europako zinemagintzak Hollywoodeko industriaren hegemoniari aurre egiteko gainditu behar dituen zailtasunak hitzaldian aitortu ostean,  "ezin dugu eta ez dugu onartu behar lanak ahaztuta geratu daitezen"  azpimarratu du Lehendakariak.

Lópezen hitzetan, Europako zimenaren abantailarik handiena, eta ondorioz euskal zinemarena, bere profesionalen talentua eta profesionaltasuna da.  Hala ere, adierazi du, hau ez da beti nahikoa eta horregatik eman behar zaio euskarri osoa jaialdi, lehiaketa eta ikusgai jarri dezaketen foroen bidez.

Europako Egunaren bezperan, Europaren parte izatearen garrantzia aldarrikatu du Lehendakariak, mugak gainditzen dituen balioa duen espazioa sortzen baita eta, halaber, kultura ezberdinak batzea lortzen delako, Europako zinemaren bitartez egoki islatutakoa, zinemagintza aberatsa, askotarikoa eta eleanitza. "Euskadi zinema herrialdea eta europar zaletasuna duen herria da ", amaitu du Lehendakariak.               

Europako zinema Euskadin

Gaurko inaugurazioaren ondoren, jaialdi zinematografikoak berriro ekingo dio programari maiatzaren 10etik 15era bitartean, Euskadiko hiru hiriburuetan proiektatuko diren Europako zinemarik onenaren isla diren 20 tituluekin, eta hauen artean, Estatu mailako bost estreinaldi nabarmendu daitezke. Film hauen artean klasikoak ere izango dira ikusgai, hala nola, Felliniren "Amarcord", Ettore Scolaren "Una Jornada Particular" edo "In the Loop" britainiarra, egokitutako gidoirik onenaren Oscar sarirako proposatutakoa.

"Europa Cinemas" zinema-aretoen sare europarraren kide diren Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Bilboko Multi eta  Renoir zinema aretoetan proiektatuko dira filmak,  arratsaldeko saio ezberdinetan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egingo duen  kultur bonoaren aktibazio bereziari esker, 4 euroko salneurria izango du sarrera bakoitzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria