Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "ETA akabatuta dago, euskal gizarteak behin betikoz itxi baitio atea, beso askoren artean bultzatutako atea, geroz eta gehiago baikara bultzatzen dugunok”

2010.eko maiatzak 08

ETAk direla hamar urte eraildako José Luis López de Lacalle kazetariari eskaini diote omenaldia Donostiako Miramar Jauregian

Politikariak, kazetariak, lagunak eta senideak bildu dira gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian, El Mundoko kazetari izandako José Luis López de Lacalle omentzeko, orain hamar urte ETAk eraila. López de Lacalleren figura gogoratu du lehendakariak “mehatxu terroristaren aurrean makurtu nahi izan ez zuen euskaldun baten gisa” eta hamar urteren ondoren “ETA akabatuta” dagoela ziurtatu du, López de Lacalleren moduko pertsonei esker. Kazetariaren alargunak, bere alaba Aitziber López de Lacallek, eta El Mundoko zuzendari , Pedro J. Ramírezek, besteak beste, parte hartu duten ekitaldian Pedro Mª Unzuetak idatzitako “La niebla y el trasluz: escritos de un hombre de acción” liburua aurkeztu da eta López de Lacallek euskal prentsan idatzitako artikuluen zenbait paragrafo irakurri dira.

"ETA akabatuta dago, euskal gizarteak behin betikoz itxi baitio atea, beso askoren artean bultzatutako atea, geroz eta gehiago baikara bultzatzen dugunok”. Hitz hauekin adierazi du Patxi Lopez Lehendakariak euskal gizarteak terrorismoaren aurkako borrokan aurreratu duena direla hamar urte gertatutako López de Lacalleren erailketaz geroztik. Lópezek “harrotasunez” errebindikatu nahi izan ditu López de Lacalleren gisako terrorismoaren biktimak eta mehatxatuak "haiei esker mantendu ahal izan dugulako gure duintasuna”. "Gaur egungo euskaldunak zure gisako pertsonen lepoan goaz aurrera”, adierazi du Lehendakariak eta deia luzatu dio euskal gizarteari “azken ahalegin bat” egin dezan “eta terrorismoaren aurrean jarrera argia” erakutsi dezan.

Bere izena daraman Fundazioak eta El Mundo egunkariak antolatutako José Luis López de Lacalleri eskainitako omenaldian honako pertsona ospetsuek hartu dute parte: Patxi López Lehendakariak, López de Lacalleren alargun Mari Paz Artolazabalek eta bere bi seme-alabek, Aitziber eta Alain, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Rodolfo Aresek, Gipuzkoako Batzar Orokorren lehendakari Rafaela Romerok (PSE), PPko bozeramaile Soraya Sáenz de Santamaríak, eta erakunde honetako Euskadiko lehendakari Antonio Basagoitik, Eudeleko lehendakari Jokin Bildarratzek (PNV), Lurradeko Alternatibaren batzarkide Ander Rodriguezek, Hamaikabateko lehendakari Martin Beramendik, eta Eusko Legebiltzarreko UPyDren legebiltzarkide Gorka Maneirok,  Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren arduradun Maixabel Lasak, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko lehendakari Maite Pagazaurtunduak, Isaías Carrascoren alargun Mari Ángeles Romerok eta 'El Mundo'ko zuzendari Pedro J. Ramírezek eta EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok.

“Ez da Europan herrialderik non hainbeste herritarrek bere bizitza arriskuan jarri duten mehatxu terroristaren aurrean burua ez makurtzeagatik” nabarmendu du Lehendakariak bere hitzaldian, horrela bada, “beste Euskadi” bat aldarrikatu nahi izan du, “askatasunaren aldeko konpromiso kolektiboarena”. “Malko eta minaren artean herritar askearen figura eraiki dugu, askatasunik gabeko herri batean”, azpimarratu du.

López de Lacalleren erailketaren hamar urteren ondoren, “asko aurreratu dugu” ziurtatu du Lehendakariak, "euskaldunok zure moduko pertsonen lepoaren gainean egiten dugu aurrera eta, ziur aski, basakeriaren azkena ikusten ari gara”. "Itxaropentsu egoteko arrazoiak ditugu, izan ere, euskal gizartea ez baitago inondik inora beldurrez bizitzeko ezta xantaia totalitariorik jasateko prest”, nabarmendu du,” ETA akabatuta dago, euskal gizarteak behin betikoz itxi baitio atea, beso askoren artean bultzatutako atea, geroz eta gehiago baikara bultzatzen dugunok” esan baino lehen.

Baina ETArekin amaitzeko lana “ez da erraza”, eta beraz, Lehendakariak deia luzatu dio euskal gizarteari “ahalegin bat” egin dezan eta "jarrera argia eta desadostasunik gabekoa” erakutsi dezan terrorismoaren aurka. "Tolerantzia, pluralismoarekiko errespetua esku zabal batekin hartu behar dugu, eta bestearekin behin betikoz kanporatuko dugu biolentzia gure herritik eta gure bizitzetatik”, amaitu du.

 


López de Lacalle gaztetik lotu zen gizarte eta politika munduarekin eta Espainiako Alderdi Komunistan afiliatu zen 50. hamarkadako amaieran, bost urtez kartzelaratu zuten honen ondorioz. CC.OO. sindikatuaren sorkuntzan parte hartu zuen eta PSE-arekin izan zuen harremana. Honez gain, Ugarola kooperatibaren gerentea eta 'El Diario Vasco' eta 'El Mundo'ko zutabegilea izan zen.

 

 

 

3 iruzkin
  • 2010.eko maiatzak 10

    Desgraciadamente, no coincido totalmente con el lehendakari, en el sentido de que la izquierda abertzale tiene un extraño síndrome de Estocolmo que les hace tolerar a los etarras, pero a la vez rechazar la violencia. Conseguir que esto cambie será el mayor reto de este gobierno, si el terrorismo acaba esta legislatura. Ojalá sea así.

  • 2010.eko maiatzak 09

    creo que debería haber un homenaje general a los periodistas que han desarrollado su trabajo en Euskadi durante los años duros de ETA. Sin información libre, por encima del miedo que ETA trata de extender entre ellos, no podríamos estar donde estamos ahora, tan cerca de que ETA este acabada como dice el lehendakari. Aunque algunos miembros de este colectivo hayan sido mas que condescendientes con algunos ataques a otros compañeros de profesion...

  • @Enfoquecomunica
    2010.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Homenaje al periodista José Luis López de la Calle, asesinado por ETA hace diez años . http://bit.ly/cbuyN1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria