Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ibotika zerbitzua, herritarrei medikamentuei buruzko informazioa ematekoa, 2013ko Farmaziaren Arloko Ekimen Onena

2014.eko martxoak 17

Correo Farmacéutico argitalpen profesional ospetsuak ematen duen sariak Osasun Sailak farmaziaren, farmazia-arretaren eta osasunaren arloak hobetzeko ekarpena errekonozitzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren medikamentuei buruzko herritarrentzako informazio-zerbitzua, iBotika, farmaziaren arloko 2013ko ekimen onenen artean hautatu du Correo Farmacéutico argitalpen profesional ospetsuak.

Sari honek 2013an farmaziaren, farmazia-arretaren eta osasunaren alorrak hobetzen lagundu duten pertsonen, instituzioen edota enpresen eguneroko lana errekonozitzen du. Zehazki, iBotika farmazia-arretari eta osasun-hezkuntzari buruzko atalean saritu dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Farmazia Zuzendaritzaren bidez, iBotika webguneak farmaziako, medikuntzako, erizaintzako eta komunikazioko profesionalek eta pazienteek osatzen duten talde batek prestatutako medikamentuei buruzko informazio fidagarria, argia eta objektiboa biltzen du herritarrentzat.

Talde hori arduratzen da informazio fitxak eta bideoak prestatzeaz. Besteak beste, medikamentuei terapiei eta tratamenduei buruzko gaiak jorratzen dituzte, herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeenak, hizkuntza sinple baina zuzenaz. Gainera, iBotikak gomendatutako beste webgunea batzuetarako estekak ditu. Horietan ere medikamentuei eta gaixotasunei buruzko informazio objektiboa eta fidagarria aurkituko dute herritarrek. Eduki horiek eta beste batzuk www.osakidetza.euskadi.net/ibotika webgunean eta Osakidetzaren mugikorretarako aplikazioetan daude eskuragarri.

iBotika, gainera, Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen osagarri izango da. Sareak farmakoterapiari eta botika berriei buruzko informazio objektiboa, independentea eta eguneratua ematen die aspalditik osasuneko profesionalei, eta horientzat, oso lagungarria izan daiteke zerbitzu berri hau, pazienteei material didaktiko erraza eskaintzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    "El Servicio de Información Ciudadana sobre medicamentos i-botika, elegido Mejor Iniciativa de Farmacia 2013" http://t.co/9W4X8ckl9c

Komunikabideek behera kargatzeko