Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Legebiltzarreko ekimenak zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko tresna aurkeztu du Jaurlaritzak lehenbizikoz

2014.eko martxoak 19

Txosten "aitzindari" honek xehe-xehe aztertzen du Legebiltzarreko ekimen bakoitza zer egoeratan dagoen.

Txosten honekin, Jaurlaritzak Legebiltzarreko taldeen lana erraztuko du, Jaurlaritzaren jardunaren kontrol eta segimendu handiagoa izan dezaten, guztia ere gardentasunarekin duen konpromisoan aurrera eginda.

Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako zuzendari Santiago Larrazabal Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen aurrean mintzatu da gaur goizean, 2013ko ez-legezko proposamenak, mozioak eta ebazpenak zenbateraino betetzen diren aztertzen duen txostena aurkezteko.

Txostenak xehe-xehe aztertzen du Legebiltzarrak 2013an onartutako 523 ekimenak zer egoeratan dauden: ez-legezko 211 proposamen, 48 mozio eta 264 ebazpen.

Txosten aitzindaria da, xehetasun handiz aztertzen baititu Legebiltzarreko 523 ekimenak zenbateraino betetzen ote diren. Badira antzeko txostenak Gorte Nagusietan eta autonomia-erkidegoetako parlamentuetan, baina, oro har, ez dira Jaurlaritzak Legebiltzarrean aurkeztutakoa bezain osoak.

Hartara, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko taldeen kontrol eta jarraipen lana errazten du, esparru publikoan gardentasunarekin duen konpromisoan aurrera eginda. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)