Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiaren arabera, industriaren sektorea da hazkunde ekonomikoaren eta giza garapen iraunkorraren oinarria

2014.eko martxoak 17

Eusko Jaurlaritzak Industriaren Plana aurkeztuko du laster, sektorearen hurrengo bost edo sei urteetarako estrategia ezartzeko. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan duenez, industriari jarri behar diogu arreta, hura baita bere esanetan hazkunde ekonomikoaren oinarria. «Sektoreak sortzen duen lanpostu bakoitzak beste bi edo hiru sortuko ditu beste alor batzuetan», gehitu du. «Industriaren alde egitea hazkunde iraunkorraren alde eta kalitatezko enpleguaren alde egitea da: industria eta ongizate-estatua txanpon beraren bi aurpegiak dira», esan du.



Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak uste duenez, Euskadiko industria bide onetik doa eta sektorearen Europako nagusietara hurbiltzen ari da. «Hala ere, aurrera egiten jarraitu behar dugu: I+G+Bn inbertitzen, sektorea berritzen eraginkorragoa izan dadin, etorkizunerako proiektuak sortzen eta klusterren politika bat lantzen, Euskadiko enpresak merkatu globalera elkarrekin iristeko», azaldu du.

«2014. urtea aurrekoa baino zertxobait hobea izango da, baina hazkundea motela eta txikia izango da», adierazi du Arantza Tapiak. Ildo horretatik eta Fagor Etxetresnen egoerari dagokionez, sailburuak uste du ezinbestekoa dela likidazio-prozesua martxan jartzea, Frantzian lanerako dituzten denborak «oso azkarrak eta larriak» baitira. Tapiak baieztatu du eskaintza gehiago daudela, baina ezingo dituztela jakinarazi, gaur likidazio-plana aurkeztu arte.



Bestalde, Tapia baikorrago azaldu da La Naval enpresak kontratu bat eskuratu ahalko duela uste baitu. Ontzigintzaren sektorea tax lease delakoaren zalantzekin jarraitzen du eta «etenda» dago, Espainiako Gobernuak ez duelako oraindik zehaztu nork itzuli beharko duen dirua eta zenbat diru itzuli beharko duten. «Hori argitu arte, prozesuak barne hartzen dituen enpresek ez dute segurutzat hartzen tax lease berrian inbertitzea», esan du Tapiak. 



Giro ezegonkor horretan, beste faktore batzuek ere eragiten dute, adibidez energiaren kostuak eta enpresen jarduera kaltetzen duten patronalaren eta sindikatuen arteko lan gatazkak.  Izan ere, egoera horiek «ez dira lagungarriak» atzerrira irten eta gure produktuak beste herrialdetakoekin lehian jartzeko. «2014an, denok egin beharko ditugu ahalegin bereziak egoera honetatik irteteko», adierazi du.  Ildo horretatik, Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak lan-hitzarmen kolektiboen alde eta enpresaburuen eta langileen arteko harreman gardenago, eraginkorrago eta malguagoen alde egingo duela.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    "Tapia señala al sector industrial como "base" para el crecimiento económico y desarrollo humano sostenible" http://t.co/KzWMSVUcuE

  • @grupospri
    2014.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Tapia señala al sector industrial como "base" para el crecimiento económico y desarrollo humano sostenible. http://t.co/N

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)