Berriak
Eu

Kontsumo alorreko auziak ia % 12 ugaritu ziren 2013an 2012arekiko

2014.eko martxoak 14

Martxoak 15, Kontsumitzailearen Mundu Eguna

  • Gorakada hori gorabehera, Kontsumobidek bultzatutako artekaritza-lanek % 13 egin zuten gora; haien erdiek amaiera adostua izan zuten, eta lau arbitraje-lanetatik hiru kontsumitzaileen alde ebatzi ziren.
  • Telekomunikazioen sektoreak ditu oraindik ere kexa gehien: 10etik 4.
  •  5.849 miaketa egin zituen Kontsumobidek, eta 156 zigor-espediente abiarazi zituen. Halaber, 84 produkturen merkatutik 5.671 unitate erretiratu zituen.

2013an, Euskadin kontsumo-auziek eragindako erreklamazioen kopuruak aurreko urtearekiko % 12 egin zuen gora.  Gorakada gorabehera, Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak bultzatutako artekaritza-lanek % 13 egin zuten gora; haien erdiek amaiera adostua izan zuten, eta lau arbitraje-lanetatik hiru kontsumitzaileen alde ebatzi ziren.

Hala dio Kontsumobide Euskal Kontsumo Institutuak 2013 urtearen inguruan prestatu eta gaur bertan, Kontsumitzailearen Mundu Egunaren bezperan, ezagutzera emandako txostenak.  Beronen arabera, 23.941 ERREKLAMAZIO jarri ziren guztira. Horietako gehienak Bizkaian jarri ziren (13.205, % 54,4); hurrena Gipuzkoan (6.066, % 25,3) eta Araban gutxiena (4.695, % 19,6).

Sektoreka, Telekomunikazioek, telefono-zerbitzuak barne, erreklamazio guztien ia % 40 bildu zituzten. Horren atzetik, banku-zerbitzuek erreklamazioen % 10 jaso zituzten, eta gero Urez eta Energiaz hornitzekoek, berriz, % 9.

Erreklamazioen arrazoiei dagokienez, berriz, sektore gehienetako produktu eta zerbitzuetan kontratua bete ez izana, zerbitzua txarra izatea, fakturazioko gorabeherak eta produktuen akatsak erreklamatu ziren batez ere.

Erreklamazioen % 52 (12.521) Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoetan (KIUB)aurkeztu ziren ; % 46 (10.592), berriz, Kontsumobideren lurralde-zerbitzuetan eta gainerako % 2a (468) kontsumitzaile-elkarteetan.

KONTSULTEI dagokienez, berriz, 40.440 egin ziren EAE osoan 2013an zehar (aurreko urtean, 42.684). Telekomunikazioek eragin zuten kontsulta-kopuru handiena ere (11.414). Haien atzetik, Energia-zerbitzuek (4.238), Banku-zerbitzuek (4.186) eta Etxebizitza (2.535). Jaso ditugun kontsulta guztiei erantzun die Kontsumobidek, eta hiru Lurralde Zerbitzuetan eta kontsumitzaileei arreta emateko telefonoan eman du eskatutako informazioa.

Gatazkak ebaztea: bitartekotza eta arbitrajea

Erreklamazio-kopuruan iaz izandako gorakada gorabehera, BITARTEKOTZAREN BIDEZkonpondutako % 13 egin zuten gora Kasu hiren ia erdiak (% 46) aldeen artean ados ipinita konpondu ziren.

Kontsumo-arloko auziak konpontzeko beste bideari –ARBITRAJEari– dagokionez, 1.204 eskabide jaso ziren 2013an, aurreko urtean baino % 15 gehiago, hain zuzen. Arbitraje Batzordeak izapidetzeko onartu diren 1.165 eskabideen % 29 (337) kontsumitzaileak eta enpresak aldez aurretik ados ipinita konpondu ziren; gainerako % 71etik (828), 10 enpresatik 7k borondatez onartu zuten arbitrajea gatazka ebazteko modu gisa. Eta arbitrajearen ondorioz 547 laudo eman ziren, horietatik 393 (% 72) kontsumitzailearen alde, zeharo (234) nahiz zati batean (159). Telefoniak izan du laudoetan ere auzi gehiena. 

2013an 636 enpresa gehiago bildu ziren arbitraje-sistemara; horrenbestez, 14.951 enpresak egin dute bat Kontsumoko Arbitraje Sistemarekin, baja egin zutenak eta jarduerari utzi ziotenak ere aintzat hartuta.

Zehapenak eta merkatuaren zaintza 

156 ZIGOR ESPEDIENTEabiarazi ziren 2013an; horietako gehien-gehienak kontsumitzaile eta erabiltzaileek egindako erreklamazioen ondorioz. Telekomunikazioen sektorea, batik bat telefonia mugikorra, izan zen zigorretan buru; haren atzetik urez eta energiaz hornitzeko zerbitzuak eta etxetresna elektrikoen sektorea (ekipo informatikoak eta ikus-entzunekoak barne) gero.

Kontsumobidek, halaber, 5.849 IKUSKATZE egin zituen 2013an, merkatua zaintzeko. Horien ondorioz, 84 produkturen 5.671 unitate aurkitu eta erretiratu ziren merkatutik segurtasun- eta osasun-arriskua zela eta, nagusiki esku-erremintak eta burdineria orokorra, alde batetik, eta jolas eta jostailuak, bestetik.

Prestakuntza- eta heziketa-ekintzak 

Kontsumobideren jardunaren beste arlo esanguratsu bat da kontsumitzaileak eta erabiltzaileak trebatzea, hainbat modutan. Alde batetik, Kontsumobideren PRESTAKUNTZA-ZENTROEK doako 1.935 lantegi antolatu eta eskaini zituzten, eta 28.311 pertsonak hartu zuten parte haietan. Horrez gain, beste 2.600 doako lantegi eskaini ziren IKASTETXEETAN, zeinetan 21.669 ikaslek hartu baitzuten parte; aldi berean, hezitzaile eta irakasleentzako 23 jardunaldi antolatu ziren, zeinetan 371 lagunek hartu baitzuten parte. Azkenik, gurasoentzako hitzaldiak ere antolatu ziren (921 entzule). Bukatzeko, 3.214 lagunek hartu zuten parte EAEko NAGUSIEN ZENTROETAN eskainitako 30 prestakuntza-asteetan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko