Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak Trevor Rowe-ren mila bat argazki historiko berreskuratu ditu

2014.eko martxoak 14

Azpeitian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak, Museoaren Adiskide Elkartearekin batera, 1952 eta 1968 urteen artean Trevor Rowe britainiarrak penintsula iberikoan hartutako argazki historikoen baliozko bilduma berreskuratu du.

Denis Trevor Rowe trenbidearen zalerik eta baita Britainia Handiko trenbideko argazkilarik nabarmenetariko bat da. Trenbideaz daukan grinak planeta erditik ibiltzera eraman du lurrunezko tren-makinarik zaharrenak, bide estuko trenik bereziak eta antzinako tranbiak bilatzen.

Bere bidaiak zenbait argitalpenetan argitaratuak izan dira besteak beste, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways, horiek guztiak bere argazkiekin hornituta datoz.

Nahiz eta zenbait argazki trenbideko historialarientzako eta trenbideko zaleentzako oso ezagunak diren, bilduma hau osatzen duten irudi zati handi bat erabat argitaragabeak dira.

Trevor Rowek bere kamerarekin tren-makina eta trenbideen mota guztietako errepikaezineko irudiak gauzatu zituen, penintsula iberikotik zehar 1952 eta 1968 bitartean burutu zituen bost bidaietan.

Horietako zenbaitetan gaur egun desagertuta dauden burdinbideak agertzen dira, besteak beste, Bidasoako trena, Castrotik Traslaviñara, Olotetik Geronara, Flassatik Palamosera, Villenatik Alcoyra eta Yeclara, Utrillas edo Sierra Menera. Era berean, bere kamerarekin hiri historikoko tranbien argazkiak atera zituen, hala nola, Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Oviedo edo Bilbo, beste batzuen artean.

Trevor Rowek arreta berezia eskaini zion lurrunezko tren-makinei, garai horretan oraindik aldirik onenean egon zirenak, baina ezin dugu alde batera utzi bere ordezkoak ziren dieselak eta elektrikoak, Talgo tren modernoa barne.

Halaber Euskadiko trenbideei ere eskaini zien bere arreta, bai zerbitzu publikoa eskaintzen zutenei (Vascongados, Santander-Bilbo, Robla, Renfe, etab.), bai zerbitzu partikularra eskaintzen zutenei hala nola Orcorena, Franco-Belga eta Sestaotik Galdamesera doazen meatze-trenak, edo Bizkaiko Labe Garaiak eta La Basconiako trenbide industrialak.

Argazki hauen balio historiko handia ikusita, Burdinbidearen Euskal Museoak argazki horiek eskanerretik pasatu eta urteen eraginez sortutako akatsak zuzenduko ditu, horrela 2014ko ekitaldian zehar argazki horiek publikoaren esanera jarri ahal izango ditu.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GUSTAVOVIEITES
    2014.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Museo Vasco del Ferrocarril recupera un millar de fotografías históricas de Trevor Rowe http://t.co/YLg4nVfT9T

  • @carmebcn2001
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @M_Ferrocarril: El Museo Vasco del Ferrocarril recupera un millar de fotografías históricas de Trevor Rowe http://t.co/OwgsbD2DJS http:/…