Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAP-ek euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako Jesus Maria Leizaola sarirako deialdia egin du

2014.eko martxoak 16

• Euskal autonomia-sistemaren berezitasunei buruzko azterlanak sustatzea da helburua, eta, bide batez, aipatutako arloko adierazle nagusi eta prestigiotsuenetako bat gogoraraztea.
• Saria 14.000 eurokoa da, eta lanak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 30ean amaituko da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Jesus Maria Leizaola sarirako beste deialdi bat egin du. Horri esker, 14.000 euroko saria jaso ahal izango dute euskal autonomiaren arloko ikertzaileek.

Ikerlanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 30ean amaituko da. Argitaragabeak izan beharko dute, eta 100 orrialde izan beharko dituzte gutxienez, mekanografiatuta eta tarte bikoitzarekin. Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: aztergaia euskal autonomia-sistema bereziaren alderdietakoren bat izatea. Hala norbanakoak nola horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira.

IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, esandako erakundeak ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako adierazle prestigiotsu eta nagusietako bat izandakoaren oroimenez.

Harrezkero, erakundeak sari honetarako deialdia egiten du, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak aldian-aldian sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)