Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak gardentasunari eta politika publikoetako parte hartzeari buruzko ekimenak aurkeztuko ditu Panaman

2014.eko martxoak 14

«Kudeaketa Publiko Eraginkorreko Esperientzia Berritzaileak» nazioarteko mintegian parte hartzera gonbidatu dute Eusko Jaurlaritza; egunotan egin behar dute Panama Hirian, AEE Amerikako Estatuen Erakundearen ekimenez. Eusko Jaurlaritzaren izenean Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorena eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandi dira parte hartzekoak. Zuzendariok arduratuko dira Euskadiko Herri Administrazioak abiarazitako gobernantza oneko ekimenak aurkezteaz.

AEEko idazkari nagusi José Miguel Insulzak inauguratu du mintegia, eta goi-mailako karguek hartuko dute parte nazioarteko erakunde hori osatzen duten herrialde gehienen ordezkari gisa; haiez gain Amerikako hainbat gobernuren kudeaketako eta politika publikoetako zenbait aditu ere izango dira.

Bi egunez, adituek hainbat gai aztertuko dituzte honako arlo hauekin lotuta, besteak beste: politika publikoen kalitatea; informaziorako sarbidea; giza baliabideen kudeaketa, eta programa eta politika publikoen erakunde arteko koordinazioa.

Horren barruan, IREKIA atariaren bitartez Eusko Jaurlaritzak abiarazi dituen esperientziak eta ekimenak jakinarazi ditu gobernu irekiaren arloko arduradun Luis Petrikorenak. Aurkezpenean, euskal gizartearen esku jarritako tresna horren berri eman die parte-hartzaileei. Gobernuaren kudeaketan gardentasun handiagoa ematea zein herritarrek euskal politika publikoen erabakitze-prozesuetan zuzenean parte har dezaten ahalbidetzea du helburutzat tresna horrek.

Gainera, lankidetza-esparru bat ere ezarri du Eusko Jaurlaritzak AEErekin, Panamako mintegian Kudeaketa Publiko Eraginkorrerako Berrikuntzaren Amerika Arteko 2013ko saria jaso behar duten erakundeek ekimenak eta proiektuak Euskadin partekatu eta zabaldu ahal izan ditzaten.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik dagozkien ziurtagiriak emango dizkie erakunde horien ordezkariei, mintegiaren azken egunean, Euskadira joan daitezen eta, era horretan, esperientzia berritzaileak eta jardunbide egokiak trukatu ahal izan ditzaten politika publikoen kudeaketaren arloan.

 Autonomia-erkidegoetan Euskadik baino ez du sinatu memorandum edo asmo-deklarazio bat Amerikako Estatuen Erakundearekin era horretako ekimenak abiarazi ahal izateko.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IbonUrizar
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Ahoztar1972: La cuadratura del círculo vasco en Panamá
    Nada de nombres
    https://t.co/OhSEIny1Bg

    Mucha propaganda
    https://t.co/iQghfoZ

  • @Ahoztar1972
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    La cuadratura del círculo vasco en Panamá
    Nada de nombres
    https://t.co/OhSEIny1Bg

    Mucha propaganda
    https://t.co/iQghfoZsQ3

  • @TransparenteGob
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    @Irekia_News: El Gobierno Vasco presenta en #Panamá sus iniciativas sobre #transparencia y participación http://t.co/lgwukypQyk

  • @TransparenteGob
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    @Irekia_News: El Gobierno Vasco presenta en #Panamá sus iniciativas sobre #transparencia y participación http://t.co/lgwukypQyk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)