Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Herrizaingoa
qrcode

“Joko arduratsu baten alde. Patua aldatu egin daiteke” kanpaina bihar hasiko da

2010-05-10

Herrizaingo sailburuak, jokotik eratorritako arazoak artatuko dituen telefono zenbaki bat abian jarriko dela iragarri du:900.840.433. Tresna honen bidez, erabiltzaileek eta beren familiek jokoaren mendekotasunaren berri izan edo hau prebenitu ahal izango dute.

Eusko Jaurlaritzak bihar “joko arduratsua” sustatzera bideratutako kanpaina bat jarriko du abian.Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren arabera, ekimen honen asmoa “herritarrak, jokoari kontrolik gabe aurre egiteak dakartzan arriskuen gainean kontzientziatzea” da. Aresek azaldu du kanpainak “jokalari bati eta bere inguruneari, ludopatia sufritzeko arriskuaren gainean ohartarazi diezaiekeen sintometako batzuk deskribatzen dituela”, eta abian jartzen du doako informazio telefono bat: 900.840.433.

Bertara dei dezakete arazo hau duten pertsonek edo hauen familiek “informazio eta babes bila”, adierazi du. “Joko arduratsu baten alde. Patua aldatu egin daiteke” kanpaina gaur aurkeztu dute Bilbon Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Sonia Fernández Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak, sektoreko ordezkariekin batera. Ekimenaren barruan, liburuxkak eta kartelak argitaratu dira, joko lokal guztietan, leku publikoetan eta komunikabideetan kokatuko direnak; horietan, arrisku horien berri ematen da eta “joko arduratsuaren arauak” azaltzen dira.

Sailburuak zehaztu du, ekimen honen asmoa ez dela jokoaren sektoreari “eraso egitea”, “sektore hau garrantzitsua baita eta Eusko Jaurlaritzaren babesa baitu”, baizik eta “gehiegikeriak ekiditea”. “Jokoa denbora-pasa bat da, baita ihesbide bat ere, baina bere arriskuak ditu, eta jakina, ez da arazoetatik ihes egiteko bide bat”, ziurtatu du sailburuak.

Halaber, gehitu du kanpaina “bereziki egokia dela” une hauetan, izan ere, “pertsona asko presio pertsonal, profesional, bakardadezko eta isolamenduzko presio handi baten mendean bizi baitira”. Bestalde, Sonia Fernández Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak adierazi du, kanpainaren asmoa jokoa “aisiarako eta denbora pasatzeko modu bat” dela adieraztea dela,baina, “posible dela, une oro, kontrol bat mantentzea”, “patologia bat bihurtzea” ekiditeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, sailburua