Berriak
Eu

Euskal gizartea itxaropentsu dago Euskadido bake eszenatoki berriaren aurrean

2014.eko martxoak 14

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan du “gune zentral zabala dagoela adostasun etiko eta demokratikoetarako” gai horretan.

 

Jonan Fernándezek esandakoaren arabera, euskal gizartea itxaropentsu dago bake eszenatoki berriaren aurrean eta “gune zentral zabala dago adostasun etiko eta demokratikoetarako. Eusko Jaurlaritzaren arduradunak Bakea eta Bizikidetzari buruzko Euskal Soziometroaren emaitzak baloratu ditu gaur goizean Donostian. Emaitzok erakusten dute Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako plana guztiz datorrela bat euskal gizartearen “zentraltasun etiko eta demokratikoarekin”. “Hamar herritarretatik zortzi ados daude Jaurlaritzak plan horren helburuak bultzatzearekin” nabarmendu du.

Soziometroaren landa lana 2014ko otsailaren 4a eta 12a bitartean egin zen, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak otsailaren 21ean prentsa-aurrean ETAk arma kopuru jakin bat zigilatu eta indargabetu duela iragarri baino bi aste lehenago. Aurkezten ditugun emaitzak ulertzeko ezbairik gabe hori kontutan izan behar da, Soziometroan agertzen diren hainbat gairekin duen harreman zuzena aintzat hartuz.

Bestalde, inkestaren gai nagusia bakea eta bizikidetza diren arren, galdegin dugu ere egoeraren balorazio orokorraz eta biztanleriaren jarrera eta balio politikoez.

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

Bake eszenategiaren bilakaera

Biztanleen erdiek baino gehiagok EAEko bake eszenategi berriaren nondik norakoen gaineko interesa adierazi dute (%54k interes handia edo nahikoa), aldiz, %25ek txikia edo batere interesik ez dute adierazi. Bi pertsonatatik batek onartu du (%49) ez duela inoiz edo ia inoiz gaiaz hitz egiten ingurukoekin, eta beste %49k esan dute sarritan edo noizean behin hitz egiten dutela.

Bake eszenategi berriaren aurrean gehien aipatu diren sentimenduak baikortasuna eta ilusioa dira: %46k baikor sentitzen direla adierazi dute eta %46k ilusioa sentitzen dutela. Halere, nabarmendu behar da, handiak direla ere kezkatuta (%27) eta nahastuta (%22) sentitzen direla diotenen portzentajeak. 2012ko otsaileko datuekin alderatuta zertxobait txikitu dira baikortasuna eta ilusioa sentitzen dutenen portzentajeak, aldiz, apur bat handitu dira kezka eta nahasmena sentitzen dutenenak (gogoratu behar dugu, ETAk 2011ko urrian iragarri zuela bere jardueraren behin betiko etetea).

Hamar pertsonatatik seik uste dute bake prozesua geldirik dagoela (%58), %28k uste dute aurrera doala eta soilik %4k atzera doala. 2006ko urriarekin konparatuz, orduko ikuspegia gaur egungoa baino 5 puntu ezkorragoa zen.

Aurrera egiteko trabak eta lagundu dezaketen ekimenak

Bakea lotzeko bidean biztanleriak hiru traba nagusi nabarmentzen ditu: Espainiako Gobernuak aurrerapausorik ez ematea presoen egoera hobetzeko (%44), alderdi politikoak gai ez izatea adostasun nahikora iristeko gai honetan (%41) eta ETAk ez dituela armak entregatzen eta ez dela desegin (%39).

Zentzu berean, herritarrek hiru ekimen nabarmentzen dituzte aurrerapauso handiagoak ematea ahalbidetuko luketenen artean: ETAk armak entregatzea eta erakundea desegitea (%51), presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea (%34) eta Eusko Legebiltzarreko indar politiko guztiak Bake eta Bizikidetza ponentziaren inguruan ados jartzea (%33).

Eragile eta instituzioen jokaeraren balorazioa

Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera

Biztanleria oso kritikoa da Espainiako Gobernuaren jokaerarekin bakeari dagokionez. Soilik %9k uste dute ondo edo oso ondo jokatzen ari dela, gaizki edo oso gaizki jokatzen ari dela uste dutenen %57ren parean. Portzentaje hau 31 puntu handitu da 2006arekin alderatuta, urte horretan %26k uste zuten Espainiako Gobernua gaizki edo oso gaizki ari zela. 31 puntuko alde hori oso adierazgarria da.

Bestalde, herritarren herenak uste du Eusko Jaurlaritza ondo edo oso ondo ari dela bakeari dagokionez (%31), %17k gaizki edo oso gaizki ari dela dioten bitartean. %44 tartean kokatzen dira, eta uste dute erdipurdi ari dela. Eusko Jaurlaritzaren jardunaren balorazio hauek 2006koaren antzekoak dira.

Hamar pertsonatatik bederatzik (%92) ez dute zalantzan jartzen bake eta bizikidetzaren gaietan Eusko Jaurlaritza inplikatu egin behar dela. Are gehiago, %71k uste dute orain baino gehiago inplikatu behar dela eta %21ek orain bezala.

Azkenik, gehiengo zabal batek, %85ek, uste dute Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin adostu beharko lukeela Bakea eta Bizikidetzaren gaineko politika.

Eragile, erakunde eta alderdi politikoen jokaera

Bakea eta Bizikidetzari dagokionez duten jokaeragatik hobekien baloratutakoak hauek dira: bakearen aldeko mugimendu sozialak (%41) eta Eusko Jaurlaritza (%31); okerren baloratutakoak, berriz, ETA (soilik %15ek uste dute ongi edo oso ongi ari dela) eta Espainiako Gobernua (%9).

Alderdi politikoen jokaerari dagokionez, %42k uste dute EAJ laguntzen ari dela asko edo nahikoa behin betiko bakea lortzen, %34k EH-Bildu asko edo nahikoa laguntzen ari dela eta %15ek PSE-EE asko edo nahikoa laguntzen ari dela. Aldiz, soilik %5ek uste dute PP eta UPD asko edo nahikoa laguntzen ari direla Euskal Herria behin betiko bakea lortzen.

Bake eta Bizikidetza Ponentzia

0tik 10erako eskalan, herritarrek, 8,1eko puntuazioarekin, garrantzia handia ematen diote Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Ponentzia aurrera ateratzeari.

Halere, 0tik 10erako eskalan, 3,7 puntu eman diote Ponentzia horretan indar politiko guztiak ados jartzeko zenbaterainoko aukera dagoen galdetuta.

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana

Hamar pertsonatatik lau inguruk entzun dute zerbait Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Planari buruz (%37). Ezagutzen dutenen artean hamarretik seik adierazi dute bere helburuekin gehienbat ados daudela (%60), eta soilik hamarretik batek gehienbat aurka daudela (%10).

Behin Bake eta Bizikidetza Planaren helburuak aurkeztuta, biztanleak ados agertu dira haiekin. Orokorrean, hamar biztanletatik zortzi inguru ados agertu dira Eusko Jaurlaritzak Planean proposatutako helburuak bilatzearekin.

Biktimak

Biztanleriaren erdia baino gehiagok uste du ETAk egindako atentatuetako biktimak nahikoa babes eta errekonozimendu jasotzen ari direla (%54), %30ek uste dute ezetz eta %17k ez dakite edo ez dute erantzuten.

Terrorismoaren biktimen elkarteen jokaerari dagokionez, %56k uste dute jarrera politizatuegia izaten ari direla (%56), eta %20k uste dute euren eskubideak legitimoki defendatzen baino ez direla ari.

Polizia-gehiegikerien eta talde parapolizialen biktimei dagokienez, gehiengoak uste du ez direla nahikoa babes eta errekonozimendu jasotzen ari (%58), eta bai jasotzen ari direla uste dute %20k.

Bake prozesuak aurrera egin dezan dauden aukeren artean, biztanleriaren gehiengoak uste du ETAko presoek sortutako kaltea onartzeaz gainera, gaizki egin dutela ere onartu behar duela. Bestalde, %26k uste dute emandako pausua, egindako mina aitortzea, nahikoa dela aurrera egiteko.

Espetxe politika

%45ek uste dute Espainiako Gobernua gaizki kudeatzen ari dela espetxe politika ETAren indarkeriaren amaieraz geroztik. Soilik %12k uste dute ondo ari dela, eta %17k ez ondo eta ez gaizki. %26k ez dute gai honi buruko ezer entzun edo ez dute erantzun nahi izan.

Espainiako Gobernuaren espetxe politikaren balorazioa okerragoa da egun (%45) 1999. urtean baino (%36). Bederatzi puntuko alde hori oso adierazgarria da.

Balorazio txar horren atzean dagoen arrazoi nagusia presoen sakabaketa edo dispertsioa mantentzea da (%64), baita Espainiako Gobernua ETAtik bereizi diren presoen birgizarteratzea ez dela babesten ari ere (%17). Soilik %4k uste dute Espainiako Gobernua ETAko presoekin bigunegia izaten ari dela.

Hamar pertsonatatik zazpi baino gehiago ados agertu dira presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzearekin (%73) eta gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak kaleratzearekin (%71).

Hirutik bi ados daude, gaur egun gainerako presoei onartzen zaizkien espetxe-onura berak ETAko presoei ere onartzearekin (%66).

Bestalde, bi pertsonatatik bat ados agertu da ere Espainiako Gobernuak, legearen barruan, ETAko presoen birgizarteratzea erraztu beharko lukeenaren ideiarekin (%47). %22k birgizarteratzea soilik odol-deliturik ez dutenen kasuan erraztu beharko litzatekeela uste dute eta %20k uste dute zigorrak oso-osorik bete behar dituztela.

Bizikidetza

Biztanleriaren gehiengo zabalak itxaropena du datozen urteetan Euskal Herrian bakea egonkortuko dela (%81),  baina %13k ez dute itxaropen hori partekatzen.

Etorkizunari dagokionez, eta gizartean sortutako errezeloak eta irekitako zauriak gainditzeko aukeren gainean, apur bat gehiago dira optimistak (%51) pesimistak baino (%42).

EGOERAREN BALORAZIOA

Egoeraren balorazio orokorra

2014. urtearen hasieran egoeraren hautematearen hobekuntza txiki bat igartzen da, 2007. urtetik aurrerako etengabeko okertze baten ondoren. Balorazioaren hobetze hori igartzen da bai egoera pertsonalari dagokionez zein EAEko egoerari eta Espainiako Estatuko egoerari dagokionez ere.

Orokorrean, egoera pertsonala hobeto baloratzen da (0tik 10erako eskalan 6,2), EAEkoa baino (5,2), eta azken hau hobeto Espainiako Estatukoa baino (3,4).

Biztanleen iritziz, oraindik ere Euskadiko arazo nagusiak lan merkatuarekin lotutakoak (hiru arazo nagusien artean %85ek aipatu dutena) eta arazo ekonomikoak (%24) dira. Bestalde, bost pertsonatatik batek (%20) politikarekin lotutako arazoak aipatu ditu, eta beste %12k terrorismoa, presoak eta bake prozesua (kategoria horretan, batez ere, azken bi horiek izan dira aipatuenak).

Biztanleriari zuzenean eragiten dieten arazo pertsonalen artean ere aipatuenak lan merkatuari lotutakoak  (inkestatuen %61ek aipatu dute arazo hori hiru nagusienen artean) eta arazo ekonomikoak (%22) dira.

Egoera politikoaren balorazioa

2006. urtetik ezagutu gabeko joera aldaketa positiboa eman da. Hots, urte horretatik, lehen aldia da EAEko egoera politikoa modu positiboan baloratzen duten pertsonak (%49k ona edo oso ona dela diote) gehiago direla negatiboki baloratzen dutenak baino (%42k txarra edo oso txarra).

Aldiz, Espainiako Estatuko egoera politikoa negatiboki baloratzen jarraitzen da. Eta biztanleriaren %86k gaizki edo oso gaizki baloratzen dute, soilik %8k ongi edo oso ongi baloratzen duten bitartean.

Zentzu berean, 27 puntu handitu da Euskadiko demokraziaren funtzionamenduarekin dagoen poztasun maila 2012. urtearekin alderatuta, %26tik %53ra pasa delarik. Handitu egin da ere Euskadin giza eskubideen betetzearekin dagoen poztasun maila; kasu honetan 2006ko datuekin alderatuta, %45etik %59ra igotzen da.

Aldiz, Espainiako Estatuarekiko hautematean atzerakada igartzen da. Espainiako Estatuko demokraziaren funtzionamenduarekiko poztasun maila 2009ko %41etik egungo %22ra txikitzen da. Giza eskubideen betetzearekiko poztasuna ere dezente txikitu da, 2006ko %43tik egungo %27ra.

JARRERA ETA BALIO POLITIKOAK

Alderdien eta euskal buruzagi politikoen balorazioa

Alderdi eta euskal buruzagien balorazioak orokorrean 2013koak baino zertxobait hobeak dira.

Puntuaziorik altuena EAJk lortu du (4,6) eta ondoren EHBILDUk (3,6) eta PSE-EEk (3,2); IU-Ezker Anitzak (3,2) eta Ezker Batuak (3,1) ere antzeko puntuazioa lortu dute. 3 puntuen azpitik gelditu da Equo (2,3); eta, azken lekuan,  2 puntuen azpitik UPD (1,8) eta PP (1,6).

2013ko datuekin alderatuta, hobetu egin dira EAJ, PSE-EE, IU-Ezker Anitza eta Ezker Batuaren balorazioak, EHBildu eta Equorenak berdin mantendu dira eta behera egin dute UPD eta PPrenak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria da oraindik ere 5 puntutik gorako balorazioa jaso duen buruzagi politiko bakarra (5,4) eta bera da ere herritarren gehiengoaren aprobazioa jasotzen duen bakarra (%62). Balorazioan, ondoren datoz Laura Mintegi (4,8), Patxi López (4,2), Arantza Quiroga (3,2) eta Gorka Maneiro (2,5).

 Iñigo Urkullu eta Patxi Lopezen balorazioak zertxobait hobetu dira 2013ko urriaz geroztik; Laura Mintegi eta Arantza Quirogarenak mantendu egin dira eta, azkenik, Gorka Maneiroren puntuazioak behera egin du.

Identitatea eta independentzia

Biztanleriaren erdia batez ere euskal herritarra sentitzen da (%49), herena euskal herritarra bezain espainiarra (%34), eta %8 batez ere espainiarra. Beste %8k ez dute iritzirik eman.

EAEko herritarren %28 ados daude Euskal Herriaren independentziarekin, %31 egoeraren arabera ados edo kontra egongo lirateke eta %32 kontra daude. %9k ez dute iritzirik eman. Emaitza hauek 2004. urteaz geroztik nahikoa egonkor mantendu dira.

Ikerketa honen fitxa teknikoa zabaldu den txostenean kontsulta daiteke. Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 2.470 lagunek osatua da. Elkarrizketak aurrez-aurre egin dira. Lagin honi dagokion lagin errorearen estimazioa ±%2,0koa da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2014ko otsailaren 4a eta 12a bitartean egin zen.

28 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Exprai
    2014.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    @aihoan hau zen zuri lapurtutakoa http://t.co/I6tEQArUo9 Edonola ere, automatikoki aukeratzen dira berriak

  • @gamo_5
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • 2014.eko martxoak 15

    ATROPELLO Institucional en Bilbao /
    REALIZACIÓN Mural pintado por la “PAZ”
    en Puente La Salve - frente Museo Guggenheim
    para BLOQUEAR Proyecto muro ekhum /
    ACUERDO Ayuntamiento & Gobierno vasco
    PRUEBAS de graves irregularidades

    el Premio a la "transparencia" al Ayuntamiento de Bilbao y la Plataforma de Comunicación del Gobierno vasco / Irekia “Gobierno Abierto” OCULTAN un atropello con pruebas manifiestas de graves irregularidades en la tramitación del EXPEDIENTE y en su financiación.
    nos vemos obligados a denunciarlo.
    conócelo y DECIDE..! http://t.co/yeRnwqZo8x

  • @MarianLino
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @Laskabrasplentz
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @AratzAV
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @PinpilinpauxaMF
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @MIntxaurraga
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @CATSNIPER2
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @sarita_dejesus
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @SpellTeller
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @ArnaldoOtegi
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @HaritzPerez
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @MugerzaJokin
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @BCN_Scouser
    2014.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @jpermach
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @aihoan
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @kolontai1959
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @LABcarrefour
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @redanon17
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @EnekoAnder
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @dontxomin
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @JuanjoAlonso_
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @WaRBoK
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @pernandobarrena: Mientras el 73% de ciudadanía pide la repatriación de los presos, @iurkullu les plantea más exigencias avalando al PP …

  • @ner_k2k
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Interesante sociómetro http://t.co/30rvifntDn

Komunikabideek behera kargatzeko