Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Cristina Uriartek “lasaitasuna” eskatu du LOMCEri dagokionez datorren ikasturtea “antolatuta” baitago

2014-03-14

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak LOMCE-a dela eta, lasaitasunezko mezua eman nahi izan dio hezkuntza komunitateari datorren ikasturtea antolatuta dagoela esanez. Sailburuak Irungo Toki Alai haur-hezkuntzako erainkin berriaren inaugurazioan egin ditu adierazpenok. Uriartek esan du bere eskuetan dagoen oro egingo duela euskal hezkuntza sistema babesteko eta hobetzeko. “Gauzak ezin dira aldatu egun batetik bestera”, eta honi eutsiz, esan du datorren kurtsorako ikasmateriala ez dela aldatuko eta ez irakasle ezta ikasleek ere arazorik ez dutela izango ziurtatu du.

Eusko Jaurlaritzaren helburua “kalitatezko eta bikaintasunezko hezkuntza” dela adierazi du Uriartek. Euskal hezkuntza sistemaren etorkizuna Europan dago, eta ez “LOMCEk eraman nahi gaituen jomugan”. Sailburuak adostasunaren garrantzia azpimarratu du eta zentzu honetan Heziberri 2020 Planak izan duen hekuntza komunitatearen parte hartzea aipatu du.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Irungo Toki Alai Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen eraikin berria inauguratu du gaur goizez. Eraikin berri honekin, 2 urteko haurrentzako eskaintza ematen hasi da lehen aldiz ikastetxe hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria