Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Galera: «Bizkaian hondakinei emandako irtenbidea eredugarria da; aldea dago horren eta bideragarritasunik frogatu ez dutenen artean»

2014.eko martxoak 13

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordearen ustean, «Zabalgarbi eta Alemaniako edo Frantziako antzeko instalazioak pare-parean daude, emandako irtenbideei eta emaitzei dagokienez».

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuorde Josean Galeraren ustean, «Zabalgarbiren jarduna Alemaniako edo Frantziako antzeko instalazioen parean dago, hondakinen tratamenduari emandako irtenbideei eta jasotako emaitzei dagokienez, eta betiere araudiak modu eredugarri eta eraginkorrean bete ditu». Galerak dioenez, «Bizkaian hondakinen tratamenduari emandako irtenbidea eredugarria da, Europako bikainenen parekoa. Aldea dago horren eta bideragarritasunik frogatu ez duten irtenbide hipotetikoen aldean».


Sailburuordeak gogora ekarri nahi du «instalazioak jasotako ingurumen-baimen integratua dela eta, hondakinen errausketarako Europako araudian ezarritako estandarren araberako isurien kontrol etengabea egin behar dela, eta kontrola baimenak ezarri bezala egiten dela, neurketok denbora errealean bidaliz Eusko Jaurlaritzari». 

Zabalgarbiren kasuan, kontrol horretaz gain, laborategi independente batek aldian behingo neurketak egiten ditu. Orain arte, araudiko irizpideen arabera egindakoek egiaztatzen dute gehieneko isuri-mugak inoiz ez direla gainditu.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordeak gaineratu duenez, «isurien informazioa argitara ematen da Europako PRTR inbentarioan. Datuak edonork eskuratu ditzake web gune honetan: http://prtr.ec.europa.eu/».

Kudeaketa-eragiketa, bere ezaugarriak direla medio, balorizazioa edo hondakinak deuseztatzea ote den zehazteari buruz, Galerak errepikatu du «Zabalgarbik hondakinen balorazioaren R1 eragiketaren egiaztapenak, kanpo-ikuskatzaile batek eginak, behar bezala jakinarazi dizkio Ingurumen Organoari». 

Iragan urrian, industria-isurien erregelamendua onartzen eta ingurumen-organo eskudunek aipatutako ziurtagiria ematea eguneratzen/ezartzen duen 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetza informazio eskuragarria ari da aztertzen, 2012 urteari dagokion ziurtagiria emateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak