Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hainbat portuko nabigazio-baldintzak aldatuko direla jakinarazten du

2014.eko martxoak 13
  • Denboraleen ondorioak direla medio
  • Azpiegituren zuzendaria: «Dragatu artean, gutxieneko gobernu-abiaduran nabigatzea komeni da, kontu handiz eta uneoro zundei buruzko informazioa jasoz».

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak dei egiten die nabigatzaileei portuko sartu-irtenetan ahalik eta kontu handienarekin maniobratzeko, harik eta azken denboraleek eragindako sakonera-aldaketak zuzentzen diren arte. Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldu duenez, «denboraleek aldaketak eragin dituzte Bizkaiko portuetan, babes-azpiegituretan zein sarbideko ubidetan, eta horrek ondorioak izan ditzake portuen erabilgarritasunean. Portu-erabiltzaileek arreta-neurri egokiak hartu beharko dituzte».

Gaur, osteguna, honako hau da portu bakoitzaren egoera:

Bermeoko portua:

Erresaka eta korronte indartsuek harriak eta bestelako materialak arrastatu dituzte kai zaharraren sarreraraino. Sakonera nabarmen gutxitu da zenbait lekutan, eta bertatik ibil daitezkeen barkuei eta itsasontziei eragozpenak sor diezazkiekete.  Portuaren sarreran, kanpoko babes-dikearen alboan, itsasbeheran agerian geratzen den hormigoizko bloke bat dago; balizak ipiniko dira datozen asteetan.

Lekeitioko portua:

Porturako sarbidearen eta sarrerako ubidearen sakonerak nabarmen txikitu dira, eta sarbideko zenbait lekutan zundek zero markatzen dute. Dragatu artean, portuko sartu-irtenak itsasgoran eta ubidetik atera gabe egitea komeni da.

Ondarroako portua:

Sarrerako ubideko zundek balio txikiak ematen dituzte sarrerako bihurgunearen izkinako mutiloiaren ondoan, baratokirako noranzkoan.  Portuko sarrera-balizaren argi gorria 10 metro mugitu da moilan barrena mutur bateko harri-horma galdu duelako, baina argitasunari eta erritmoari eusten die.

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendariaren arabera, «egoera aldakorra da izan, itsasertzeko dinamikaren ondorioz. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren portu-arduradunek aldian behingo batimetriak egingo dituzte. Dragatu artean, gutxieneko gobernu-abiaduran nabigatzea komeni da, kontu handiz eta uneoro zundei buruzko informazioa jasoz».

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BizkaiaGaur
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @TeleBilbao: Gobierno vasco avisa sobre cambios en condiciones de navegación en algunos puertos de Bizkaia, tras los temporales http://

  • @TeleBilbao
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    Gobierno vasco avisa sobre cambios en condiciones de navegación en algunos puertos de Bizkaia, tras los temporales http://t.co/kUSkbYYifr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)