Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriartek adierazi du zietzian eta ikerkuntzan inbertitzea etorkizuneko apustu errentagarria dela

2014.eko martxoak 13

Eusko Jaurlaritzak jarraituko du zientzia eta ikerkuntzaren aldeko apustuarekin hau baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarteren esanetan, Euskadi ikerkuntzan hobetzeko “oinarrizko zutabea”. Euskal Zientzia Fundazioak gaur aurkeztu duen 2013ko datuen balantzean ondorioztatu da ikerkuntzaren aldeko apustua errentagarria dela. Uriartek azaldu duenez, Ikerbasquen inbertitutako euro bakoitzagatik beste bi datoz bueltan ikerkuntza arloan. Azken urte honetan ikertzaileek ia 17 milioi euroko guztizko balioa duten fondoak lortu dituzte kanpoko finantzaketa duten proiektuetarako.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua den Cristina Uriartek datu hauek eman ditu ezagutzera gaur goizean Bilbon egin den prentsaurrekoan. Honetan Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburuorde Itziar Alkorta eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa Fernando Cossío ere izan dira. Azken honek azaldu du Ikerbasquek 248 proiektuetan lanean ari diren munduko 130 ikertzaile dituela .

Etorkizunerako erronka bezela, Cossíok aipatu du Ikerbasque munduko osoko talentu zientifikoen erakargunea izatea bilatzen duela. Datu aipagarritzat jo du kualifikazio maila handiko hedabideetan 670 artikulu kaleratu izana.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KZguneaTIC
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Uriarte afirma que invertir en ciencia e investigación es una apuesta rentable y de futuro http://t.co/HQhUuSQIHZ @irekia @Ikerbasque

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa