Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Argazki erakusketa “Gure kostaldeak”, Txingudi ekoetxean

2014.eko martxoak 12

2014ko martxoaren 7tik apirilaren 27ra,  “GURE KOSTALDEAK” erakusketa bisita daiteke TXINGUDI EKOETXEAN, Txingudiko paduretako interpretazio zentroan.   FONAMAD-eko bazkideek (Madrilgo Natura Argazkilari Elkartea) egindako 30 irudiz osatutako erakusketa honek, itsasertz espainiarrari hurbiltzen gaitu.

 “FONAMAD-ek, kostaldearen hogeita hamar begirada desberdin aurkezten ditu, gizakiaren oinatza eta bere gutiziaren mehatxuak alde batera utziz. Berariazkoa da, argazki hauek ez dira salaketa bat. Dugunaren, galdu nahi ez dugunaren eta  mantendu behar izango genukeenaren errebindikazioa dira. Itsasertzeko hogeita hamar agertoki, non itsasoak eta haizeak gure memoria sakonenean ainguratutako paisaia biziduna eraikitzen duten.”

 

Erakusketarako bisita ordutegia (sarrera doan)

Astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00tara eta 15:30etatik  17:30etara.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alexanderboto
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Argazki erakusketa “Gure kostaldeak”, Txingudi ekoetxean. http://t.co/aafo5mxHMc

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)