Berriak Segurtasuna
Eu

Lehenengo boluntario-txartelak entregatu ditu gaur Segurtasuneko sailburuak Poliziako eta Larrialdietako Euskal Akademian

2014.eko martxoak 12

Babes zibilaren arloan egiten duten lana egiaztatuko du identifikazio-txartelak    

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak lehenengo udal-boluntarioen 121 txartel entregatu ditu gaur  Poliziako eta Larrialdietako Euskal Akademian. Dokumentuak herritar talde horrek babes zibilaren arloan egiten duen lana egiaztatuko du gaurtik aurrera.

Doako dokumentu berriak EAEn dauden 300 baino gehiago udal boluntarioen balioa nabarmenduko du, eta, aldi berean, larrialdiekin eta babes zibilarekin lotutako egoerak konpontzeko orduan betetzen duten eginkizuna indartuko du.

«Boluntario izatea keinu bat da, solidaritateko eta gizarteari emateko jarrera bat. Ongizatearen eta segurtasunaren alde lan egiteko modu bat. Txartel honek egiten duzuen lana errekonozitzen laguntzen du, eta, gainera, interesik gabe egiten duzuen funtzioan lagungarri izango zaizuen komunitate-bereizgarri eraginkorra da», esan du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradun nagusiak.

Identifikatzeko txartel horretan Larrialdiei Aurre Egiteko erakundearen bereizgarria da elementu nagusia eta horretaz gain, boluntarioaren izen-abizenak, NANa, dagokion erregistro-zenbakia, bere argazki digitalizatu bat, kide den elkarte, erakunde edo udalerriaren izena, Segurtasuneko sailburuordearen sinadura digitalizatua, dokumentua noiz igorri den eta noiz arte balio duen ageriko dira.

Ekimenak Segurtasuneko sailburuak berak joan den ekainaren 14an emandako Aginduan du jatorria. Agindu hura bat dator urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuarekin, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemarekin lankidetzan aritzen diren erakundeetan parte hartzea arautzen, sustatzen eta bultzatzen duenarekin, bai eta Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legean xedatutakoarekin ere.

Dekretu horrek beharrezko trebakuntza, prestaketa, identifikazio eta ekipamenduekin lotutako oinarrizko alderdiak mugatzen ditu, ezinbestekoak direnak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman koherentziaz parte hartzea bermatzen duen gutxieneko homogeneizazioa egon dadin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @babeszibilazara
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehenengo boluntario-txartelak entregatu ditu gaur Segurtasuneko sailburuak Poliziako eta Larrialdietako… http://t.…

  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad ha entregado los primeros carnés del voluntariado en la Academia Vasca de Policía y... http://t.co/W4I5tf29dc

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)