Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzaren Kontrolerako saioa Legebiltzarrean

2010.eko maiatzak 07

Eusko Jaurlaritzak "terrorismoaren biktimen enpatia" landu nahi du Celaa sailburuak dioenez.

Patxi Lopez Lehendakariak Bilbo eta Castroren arteko trenbidearen egitasmoa "justifikatuta" dagoela adierazi du Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzak "terrorismoaren biktimen enpatia" landu nahi du Elkarbizitza Demokratikorako eta Indarkeriari Zilegitasuna Kentzeko planaren bitartez Hezkuntza sailburuak adierazi duenez.

858 pertsona hil dira terrorismoaren indarkeriaren ondorioz eta milaka hiritar terrorismoaren "mehatxupean" bizi direla gogorarazi du Celaak. Gertaera hau ikasleek "zalantzarik gabe" ezagutu behar dute "berriro gerta ez dadin", dio sailburuak. 

Eusko Legebiltzarrean, Patxi Lopez Lehendakariak Bilbo eta Castroren arteko trenbidearen egitasmoa "justifikatuta" dagoela adierazi du eta, gogoratu duenez, Bizkaia eta Cantabria artean, A-8an, 60.000 bat ibilgailu pasatzen dira egunean, hori dela eta, beharrezkoa da "trenbide alternatiba" bat. 

Bestalde, Lopez Lehendakariak ukatu egin du euskal gizartean korriden kontrako gehiengorik dagoela eta baieztatu du Eusko Jaurlaritzak duen asmoa ospakizun horrekin jarraitzea dela, zaleek "normaltasunez" gozatzen jarrai dezaten. 

Patxi Lopezek hitzaldiaren hasieran gogora ekarri du XII. mendean, Soraluzen, Espainiako lehenengo korrida ospatu zela; eta esan duenez, bertako tradizioa da eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian "erabat finkatuta dago eta harrera ona dauka, gure Erkidegoko beste herritan gertatzen den bezala".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Isabel Celaá