Berriak
Eu

Nazio Batuek “Emakumeen egoerari buruzko konferentzian” parte hartzera gonbidatu dute Emakunde New Yorkera

2014.eko martxoak 12

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria buru delarik, Emakundeko ordezkaritza bat New Yorken dago Nazio Batuek urtero antolatzen duten “Emakumearen egoerari buruzko konferentzian (CSW)” parte hartzeko.

Nazioarteko Konferentzia honen 58. ediziora gonbidatua izan da Emakunde eta bertan emakume eta gizonen berdintasunean emandako aurrerapausoen ebaluazioa egingo da, erronkak zehaztuko dira, estandar orokorrak finkatuko dira eta mundu osoan emakumeen ahalduntzea eta Berdintasuna bultzatzeko Politika zehatzak jarriko dira mahai gainean.

Testuinguru honetan, Izaskun Landaidak ponentzia bat aurkeztuko du datorren ostiralean, martxoak 14an, eta honen izenburua izango da “Finantziazioa eta kontuak ematea emakume eta gizonen berdintasunerako. Euskal eredua”. Berarekin batera izango dira mahaian John Hendra, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiaren laguntzailea eta NB Emakumeak erakundeko zuzendari exekutiboa; Irma van Dueren, Holandako Kanpo Harremanetarako Ministerioko ordezkaria; Nerea Craviotto, Garapen bidean dauden emakumeen eskubideen aldeko AWID erakundearen koordinatzaile zuzendaria; eta y Patti O’Neill, Nazioarteko kooperazioa eta garapenerako erakundeko (OECD) administratzailea. 

“Emakundek lehendik ere hartu zuen parte Pekin+5 konferentziako jarraipen lanetan eta orain lehenbizikoz izan gara gonbidatuak gure esperientzia azaltzeko. Gure lana ezagutzera emateaz gain, beste leku batzuetatik egindako ekarpenekin aberastea espero dugu eta aurrera egiten lagunduko diguten harremanak ixtea eta sendotzea ere bai”, azaldu zuen Landaidak.

Honekin batera, Nazio Batuek aldebiko bilera batera gonbidatu dute Emakunde, Nazio Batuen egoitzan, elkarlana bultzatu eta estrategia bateratuak finkatzeko.

“Legegintzaldi honetako helburu bat emakume eta gizonen berdintasunean erreferentziazko nazioarteko erakundeekin harreman egonkorrak finkatzea da, eta horietako bat NB Emakumeak da”, esan du Landaidak.

NB Emakumeak erakundearekin bakarrik ez, Emakunde aste honetan hainbat erakunderekin bildu da: Nazio Batuetako Estatu kideetako ordezkariekin, Gobernuz Kanpoko erakundeetako genero adituekin, eta Nazio Batuetako agentziekin, hauen artean, Nazio Batuetako Biztanleria Fondoarekin (FPNU). Erakunde hau, beste gai batzuen artean, osasun sexuala eta ugaltzearekin zerikusia duten politiken arduraduna da.

Bilera guzti hauek egiteko Eusko jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Zuzendaritzaren laguntza izan du Emakundek, eta baita New Yorkeko Euskadiko delegazioarena.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2014.eko martxoak 17

    Me parece muy bien pero ¿y quien lo paga?. Me lo estoy imaginando, los de siempre.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)