Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aurten bertan burutuko da telelaguntza zerbitzua EAE osora zabaltzeko prozesua

2014.eko martxoak 12

•    Zerbitzuaren erabiltzailearen profila bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakume bati dagokio

•    Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 33.000 erabiltzaile bano gehiago izango ditu zerbitzuak urte-amaieran


EAEko 251 udalerrietan egongo da BetiON telelaguntza-programa eskura 2014a amaitzen denean. Zerbitzu hau EAEko lurralde osora zabaltzea Eusko Jaurlaritzak arlo soziosanitarioan zuen xede lehenetsietako bat zen.

BetiON programak 2013. urtean izan dituen emaitzan aurkezteko Bilbon egin den ekitaldian, Gizarte Politiketako eta Osasuneko sailburuorde Iñigo Pombok eta Guillermo Viñegrak berretsi egin dute Eusko Jaurlaritzak arlo soziosanitarioaren espazio publikoa telelaguntzaren eta haren prestazio ugarien bidez (osasun-aholkuak, aldez aurretiko hitzordua, osasuna urrundik monitorizatzea etxean...) garatzearen alde eginiko apustua.

Etxeko telelaguntzak dagoeneko 30.393 erabiltzaile ditu EAEn, eta hari esker erabiltzaileak bere ohiko inguruan bizitzen jarraitzeko aukera dago, deserrotu gabe. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako lagunentzat eta gizarte-zerbitzuek mendekotasuna edo galkortasuna aitortua duten 65 urtetik gorakoentzat da.  Erabiltzen dute, baita ere, pertsona desgaituek, mendekotasuna duten gaixo mentalek, edo bakartze sozialean egoteko arriskua dutenek. Segurtasun- nahiz osasun-arriskuren bat piztuz gero, eskumuturrean edo domina batean paratutako gailu bakun baten bidez berehala eska daiteke laguntza, etengabe konektatuta baitaude arreta sozio-sanitarioaren alorrean espezializatutako profesionalek kudeatzen duten berehalako arreta-zentro batera.

Gazteak gero eta pisu handiagoa hartzen ari badira ere, erabiltzaileen profil estandarra bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakume bati dagokio. Egoera horretan daude zerbitzuaren 30.393 erabiltzaileetatik 17.644, eta azpitalde handiena izan ez ezik, gehien handitzen ari dena ere bada, 2012rekiko.

BetiOn zerbitzua EAEko udalerri guztietara zabaltzeak –une hauetan 14 udalerritan ez dago eskura– berekin dakar  landa-eremuetan estaldura hobetzea, Jaurlaritzak 2014rako zuen beste helburuetako bat, hain zuzen. Horren harira, Gizarte Gaien arduradunak adierazi du ezen «dibulgaziorako baliabideak indartu nahi ditugu, hartara udalerri txikiek ere ezagun eta behar dutenen artean gomenda dezaten zerbitzua».

BetiON programaren eredua pertsonan ardaztutako erabateko arretaren eskeman txertatua da, alegia, pertsonaren behar sozial eta sanitarioei ondo koordinatuta egitea arreta, prebentzioaren nahiz zaintzaren ikuspegitik dela.

2013. urtean 6.860 pertsona gehiagori hasi zitzaien zerbitzua ematean; dena dela, gertatutako bajak ere aintzat hartuta, kopuru totalak 3.106 pertsonatan bakarrik egin zuen gora. BetiON indarrean hasi ondorengo laugarren urtea –2011ko uztailean hasi zen, izan ere– 33.000 erabiltzailerekin amaitu nahi du Jaurlaritza. Hori lortuz gero, EAEko 65 urtetik gorako populazioaren % 7,50eko estaldura lortua izango da; Iñigo Pombok adierazi duenez, baina, «% 8ra ere iristen saiatuko gara».

Telelaguntza aurreratua

Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan eta arreta soziosanitariorako gailu elektronikoetan izandako aurrerakada handiari esker, azken urteetan telelaguntzaren alorrean adar berri bat garatzeko aukera izan da: telelaguntza aurreratua, hain zuzen.

Bere parte hartzean, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak aipatu ditu arlo honetan garatzen ari diren bi saiakuntza: TELBIL eta U4Health. “Tebil da gaixo pluripatologikoen telemonitorizazio-proiektu bat, ahalbidetzen duena desoreken detekzio goiztiarra eta ospitalizazioak gutxitzea; U4Health, berriz, gaixo kronikoei dago bideratua.

723.975 segimendu-dei

BetiON Arreta Zentroko profesionalek, 2014. urtean, 723.975 dei egin zituzten, erabiltzaileei segimendua egiteko, aurreko urtean baino %23 gehiago.

Telelaguntza-zerbitzutik beste zerbitzu eta baliabideetara bideratu ditzakete beharrezko jotzen dituzten kasuak: aldez aurretiko hitzordura, osasun-aholkura nahiz erabiltzailearen beraren harremanengana.

Etxeetan ere hainbat esku-hartze egiten ditu zerbitzuak; 2013an, zehazki, 6.592 koordinazio-bisita egin ziren terminala instalatu eta gero. Unitate mugikorreko teknikariek, gainera, 22.803 bisita egin zituzten etxeetara bertara, gorabehera arreta-zentrotik konpondu ezin izan zenean. Teknikari horiek, orobat,  1.901 aldiz joan behar izan zuten etxeetara hausturarik eragin gabeko erorikoetan edo gizarte-arloko arazoetan laguntzeko.

Halaber lagundu du BetiON zerbitzuak gripearen aurkako txertoa ipintzeko kanpainan, haren berri zabaltzen eta aldez aurretiko hitzorduak antolatzen. Honelako ekintzen bitartez, erabiltzaileentzako osasun publikoko ekintzan gauzatzeko zeinen tresna baliotsua den erakutsi du Telelaguntzako Arreta Zentroak.

Zerbitzu honetaz baliatu nahi duten pertsonek beren udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez, 012 telefonoan (Zuzenean zerbitzuan) nahiz www.gizartelan.ejgv.euskadi.net webgunean eska dezakete.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @muphyg
    2014.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.co/zl2wKhbRXt

  • @alfrealday
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.co/zl2wKhbRXt

  • @alfrealday
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Teleasistencia_: Gobierno Vasco Irekia :: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año http…

  • @alfrealday
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @MONDRAGONHealth: .@Teleasistencia_ El despliegue de la #teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.…

  • @MONDRAGONHealth
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    .@Teleasistencia_ El despliegue de la #teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.co/llEfB3KVGD

  • @Teleasistencia_
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año http://t.co/1ngRm3giz3

  • @Teleasistencia_
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.co/zl2wKhbRXt

  • @MatiaFundazioa
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News "El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año." http://t.co/F0kpUxjsGl

  • @TELEVIDASS
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El despliegue de la teleasistencia por toda la geografía vasca se cerrará este mismo año. http://t.co/zl2wKhbRXt

  • @TELEVIDASS
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Aurten bertan burutuko da telelaguntza zerbitzua EAE osora zabaltzeko prozesua. http://t.co/hmsJqzRX5J

  • @alfrealday
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    "@BetionEJGV: Balance2013: apuesta del Gobierno Vasco por el desarrollo sociosanitario a través de la Teleasistencia
    http://t.co/MsWnAZqCCq"

  • @BetionEJGV
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    Balance 2013: apuesta del Gobierno Vasco por el desarrollo sociosanitario a través de la teleasistencia.
    http://t.co/273ULSyfT2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)