Berriak
Eu

URAk Gobela ibaiaren urak aldi baterako desbideratu ditu, La Bolako gainezkabidetik

2014.eko martxoak 11

URAk Gobela ibaiaren etorkizuneko ibilgua egituratuko duten pantailak bukatu ditu, Errekaganen, Golf Zaharreko garajeen irtenbideraino doan tartean. Orain, lanekin jarraituz, ibilguaren hondeaketa, zerbitzu gurutzatze, eta abar gauzatzeko fasea hasi du, eta horretarako ibaian urik gabe lan egin behar du.

Hori dela eta, Gobela ibaiaren uren aldi baterako desbideraketa fasea hasi du, La Bolako gainezkabidetik, Errekaganeko tartetik uretan gora, La Avanzada ondoan.

Lehenengo, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik La Bolara doan tartean dauden arrain hiruarantza aleak tokiz aldatu dira. Ondoren, ur-agorra (atagia) egonkortzeari ekin zaio, Gobela ibaiaren urak desbideratzea ahalbidetuko duena.

URAk otsailaren 6ko Getxoko Uholde Batzordean ezagutzera eman zuen urak desbideratzeko jarraitu beharreko prozedura, atxikirik doan eskeman azaltzen den moduan. Bertan ikusi daiteke ur maila 4, 50 kotara igotzen dela, alegia, gainezkabidetik mugitzeko beharrezkoa dena. Ekintza hori orekatu egiten da sekzioaren zabaleraren handitzearekin orain dituen 4 metroetatik aurreikusita dauden 13 metroetara, eta horren bidez bermatuko da igoera horrek ez duela uretan gora uholde arriskua handituko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Joseba_Cano
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: Contra inundaciones: URA inicia excavación cauce rio Gobelas en Errekagane http://t.co/1p9XVwA3PM @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano …

  • @Ekoiure
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    Contra inundaciones: URA inicia excavación cauce rio Gobelas en Errekagane http://t.co/1p9XVwA3PM @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano @xabicano

Komunikabideek behera kargatzeko