Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, Bilbao Ría 2000, S.A.-k erabakitako zenbait lursailen azaleraren titulartasuna doan lagatzea onartzeko dena. Azalera hori, Barakaldon, Urban Galindoko RES AI 22 eta RES AI 23 lursailak osatzeko da eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. (2014-03-11(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 11

LABURPENA

JAURLARITZARI LURSAILAK LAGATZEA GALINDON (BARAKALDO) ETXEBIZITZA BABESTUAK ERAIKITZEKO

Gobernu Kontseiluak baimendu du Bilbao Ría 2000 sozietateak EAEri hiru lursail doan lagatzea Urban-Galindo inguruan (Barakaldo). Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak babes ofizialeko etxebizitzak egiteko baliatuko ditu esandako lursailak. Lursailek 375,66 metro koadroko azalera dute guztira.

Barakaldo da EAEn etxebizitza-behar handienak dituen udalerrietako bat. Jaurlaritzak gaur baimendu duen eragiketari esker, lursailak eskuratuko dituzte etxebizitza babestuak egiteko. Etxebizitza horiek errenta txikiko familiei eta merkatu askerako aukerarik ez dutenei bideratuko zaizkie.

Lehen higiezina 119,29 m2-ko lursaila da, RES AL-22 eremuko zatia; forma irregularrekoa, ekialderantz triangelu formako zerrenda luze bat ateratzen zaio. Bigarrena, 37,05 m2-ko eta forma irregularreko zerrenda bat da, RES AL-23 eremuko zatia; baita hirugarrena ere, 219.32 m2-koa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau