Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena. (2014-03-11(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 11

LABURPENA

2014-KO AUZOLANDEGIAK PROGRAMAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez 2014ko Auzolandegiak programarako plazetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du.

2014ko Auzolandegiak programak, Euskadiko 18 eta 26 urte bitarteko 400 gazte ingururi Euskadiko, beste Autonomia Erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartzeko aukera emango die. Era berean, beste Erkidego batzuetako ehun gaztek eta atzerriko beste ehunek ere Euskadiko auzolandegietan aritzeko aukera izango dute.

Auzolandegiak programan parte hartzeko plazaren eskaera www.gazteaukera.euskadi.net atariaren bidez egin beharko da, Agindua indarrean sartu eta ondorengo bost egun naturaleko epean.

Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-epe jakin batean. Egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kultur arteko ikaskuntza sustatzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau