Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Munduko eguzki-teleskopiorik handienaren eraikuntzan hainbat euskal enpresak parte hartu dutela nabarmendu du Tapiak

2014.eko martxoak 11

Arantza Tapiak esan duenez «harrotasunez aldarrikatzen dugun Euskadi industrialaren aldeko apustuak egiten jarraitu behar dugu», eta, nola ez, gure funtsezko hiru ardatzak indartzen: kalitatea eta ezagutza, nazioartekotzea eta lankidetza.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia munduko eguzki-teleskopio handienaren estalkia –domo izenez ezaguna– entregatzeko ekitaldian izan da gaur goizean Basaurin. Egoitza nagusia Hawaiiko Maui uharteko behatokian izango duen nazioarteko proiektuaren zati izango da pieza hori.

Tapiak ondorengoa ziurtatu du: «Etorkizunak planteaturiko erronkei aurre egin nahi badiegu ekoizpen-jarduera tradizionalak eraldatu behar ditugu eta teknologikoki aurreratuak diren industria berriak sortu».

Horretaz gain, lehiakorrak izateko sarean lan egiteak duen garrantzia nabarmendu du Tapiak: «Erakundeek beste eragile batzuekin harreman sendo eta abantailatsuak ehuntzeko gaitasuna da lehia-abantailak sorrarazten dituzten elementuetako bat».

IDOM ingeniaritza-enpresak egin du 27 metroko diametroa, 22 metroko altuera eta 500 tonako pisua dituen egitura; haren helburua teleskopioari eguzkiaren irudia eskaintzea da, inolako trabarik gabe.

IDOM enpresaz gain, Euskadiko honako beste enpresa hauek parte hartu dute estalkiaren eraikuntzan: Gometegui, Hilfa, Talleres Aratz eta Mondragón Sistemas.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @grupospri
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Tapia destaca la presencia de empresas vascas en la construcción del telescopio solar más grande del mundo. http://t.co/b

  • @alexanderboto
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Munduko eguzki-teleskopiorik handienaren eraikuntzan hainbat euskal enpresak parte hartu dutela nabarmendu du… http…

  • @alexanderboto
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: The Basque Government's Minister for Economic Development and Competitiveness highlights Basque companies'… http://

  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    "Tapia destaca la presencia de empresas vascas en la construcción del telescopio solar más grande del mundo" http://t.co/V7SF7sx62s

  • @grupospri
    2014.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOT] Tapia destaca la presencia de empresas vascas en la construcción del telescopio solar más grande del mundo ► http://t.co/

  • @JoanesAsua
    2014.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOT] Tapia destaca la presencia de empresas vascas en la construcción del telescopio solar más grande del mundo ► http://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)