Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Basque Country Produktuak sustatuko ditu Gourmets, Alimentaria eta Prowein azoketan

2014.eko martxoak 10

 

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren asmoa da Euskadiko nekazaritzako elikagaien salmentak eta presentzia areagotzea bertako merkatuan zein merkatu internazionalean. 
     
  • Datozen egunetan gastronomia eta kalitateko produktuen erakusleiho izango diraMadrileko Gourmets Azoka, Bartzelonako Alimentaria eta Düsseldorfeko Prowein azoka. Euskadik gune propioa izango du mundu osoko elikagai eta edarien azken berritasunak aurkeztuko diren azoka hauetan.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, Elikaduraren Euskal Industriaren sustapena babesteko egiten dituen jardueren barruan, 100 euskal enpresak Estatuko elikagaien azokarik nagusienetan (Gourmets Madrilen eta Alimentaria Bartzelonan) eta Alemaniako Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreak egiten duen azokarik garrantzitsuenean izango duten partaidetza bateratua bultzatu du.

Azoketan presente izango diren euskal produktuen artean ditugu Eusko Label kalitate eta jatorri egiaztagiri ofiziala duten produktuak zein beste hainbat Jatorri Izendapena dutenak (Ardoa, Txakolina, Gazta), bai eta Kontserbak, Gozogintzako produktuak, Pateak, Añanako gatza eta beste batzuk ere.

Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren garapenean eta sustapenean laguntzea da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren helburuetako bat; izan ere, bere asmoa da Euskadiko nekazaritzako elikagaien salmentak eta presentzia areagotzea bai bertako merkatuan, bai eta merkatu internazionalean ere.

Hitzordu horietako lehena, Gourmets Azoka, bihar izango da, martxoak 11, eta bertan Euskadiko enpresek, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola-ren eta HAZIko zuzendari Asier Arrese-ren babesa jasoko dute.

 

Gourmets Azoka

Bi urtez behingo azoka.

Noiz eta non: martxoaren 10etik 13ra, Madrileko Azoka eremuan (IFEMA) Euskadiko pabiloian produktuak erakusten egongo diren enpresak:

  •   ALKORTA ANAIAK S.L.

 

  •   LA BACALADERA S.A.U.

 

  •   CONSERVAS ZALLO S.A.

 

  •   CONSERVAS ORTIZ S.A.

 

  •   PATES ZUBIA S.L.

 

  •   FABRICA DE LICORES VICTOR BARAÑANO S.L.

 

  •   SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA S.A.

 

  •   HIJOS DE JOSE SERRATS, S.A.  

 

  •   HAMBURGUESAS EIZAGUIRRE S.L.

 

  •   VANIMAR CACAO, S.L.

 

  •   GORROTXATEGI - XAXUETA S.L

 

  •   LUIS THATE S.L.

 

  •   BODEGAS GOMEZ DE SEGURA

 

  •   IDIAZABAL GAZTAren Jatorrizko Deitura Babestuko Kontseilu Erregulatzailea   (CRDOP)

 

  •   PRECOCINADOS LANBROA

 

  •   FUNDACION VALLE SALDO DE AÑANA  

 

  •   GARLAN

 

  •   IBARRAKO LANGOSTINOAK - IBARLUR

 

 

  •   LUMAGORRI

 

  •   PETRITEGI SAGARDOTEGIA

 

  •   BARRENETXE

 

  •   ZUBELTZU PIPARRAK

 

  •   AGIÑA PIPERRAK

 

  •   BEREZIARTUA SAGARDOA

 

 

Hurrengo azokak:

Alimentaria

Bi urtez behingo azoka.

Noiz eta non: martxoaren 31tik apirilaren 3ra, Bartzelonan

56 euskal enpresak hartuko dute parte.

 

Prowein

Mahastizaintza eta ardogintzako sektorearen azoka

Noiz eta non: martxoak 23-25, Düsseldorfen (Alemania)

24 euskal enpresak hartuko dute parte.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ier_ac
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco promociona Producto Basque Country en el Salón Gourmets, Alimentaria y Prowein. http://t.co/URDUfCdZUp

  • @Gtzl
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco promociona Producto Basque Country en el Salón Gourmets, Alimentaria y Prowein. http://t.co/zM1igNfWcQ

  • @grupospri
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco promociona Producto Basque Country en el Salón Gourmets, Alimentaria y Prowein. http://t.co/zM1igNfWcQ

Komunikabideek behera kargatzeko