Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

La Baluga-Sopuerta

2014.eko martxoak 07

Sopuertan Lehen Hezkuntzako ikasleen matrikulazioaz komunikabideetan agertu diren albisteen aurrean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak informazio horiek eta gai honetaz zabaldu diren beste zenbait iritzi ere zehaztu nahi ditu.

Haur Hezkuntzako Sopuertako eskolan Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzeko Udalerri horretako familia batzuek publiko egin duten nahiak –eta zenbait gizarte erakunderengandik jaso duten babesak- talka egiten du behin baino gehiagotan azaldu dugun errealitatearekin.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Haur Hezkuntzako ikastetxe bat kudeatzen du udalerri horretan; hezkuntzari dagokionean, erabilera hori besterik izan ez dezakeen eraikina. Sopuertako Udalak eta Bilboko Gotzaindegiak lur-sailaren lagapena jasotzen zuen akordioa sinatu zuten, “Haur Hezkuntza mailako ikastetxea” eraikitzeko. Kontratu-ezerezteari buruzko klausula hori ez betetzeak, orubea eta eraikina bera ere Bilboko Gotzaindegiari itzuli beharra esan nahiko luke.

Azken bost urte hauetan, eta eraikin horretan Lehen Hezkuntza ere hartzeko eskaeraren aurrean, Saileko zerbitzu juridikoek arretaz aztertu dute gaia. Zerbitzuok Hezkuntzako arduradunei jakinarazi izan diete ezinezkoa dela ikastetxe horretan Lehen Hezkuntza ezartzea, klausula hori indarrean den artean.

Sail hau hasieratik ari da gatazka honetan konponbide bila, baina nahi eta nahi ez, konponbide hori baldintza jartzen duen klausula deuseztatzetik letorke. Deuseztatze hori, sinatzaile izan ziren bi aldeen arteko akordioak bakarrik lortu dezake (Sopuertako Udala eta Bilboko Gotzaindegia), edo berrikuspen-prozesura bat eskatzeak, errekurtso administratibo bidez.

Azken hilabete hauetan ugari izan dira Saileko arduradunek gai honekin zerikusia duten aldeekin izandako bilerak, eta behar beste alditan elkartzeko borondatea erakutsi nahi du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak..

 

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 7an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko